Open Arms ontziko 15 migratzaile hartuko ditu Espainiar Estatuak
Carmen Calvo Espainiako Gobernuaren jarduneko presidenteordeak esan duenez, Open Arms ontziko 15 migratzaile hartuko ditu Espainiar Estatuak, hasieran egindako banaketaren arabera.
"Printzipioz, Errumania barnean hartuta egin genuen banaketan, 15 ziren, eta uste dugu hori da mantendu egingo den banaketa", esan du Calvok.
Abuztuaren 15ean, Proactiva Open Arms GKEk Mediterraneo itsasoan erreskatatutako migratzaileak hartzeko prest agertu ziren Europar Batasuneko sei estatu: Portugal, Espainia, Frantzia, Alemania, Luxenburgo eta Errumania. Gero, Errumania zerrendatik kanpo geratu zen, beste bost estaturekin nahikoa zelakoan.
Gobernuko presidenteordeak nabarmendu duenez, Errumania kontuan hartuta egindako kuota 15 pertsonakoa zen. "Gure ontzia Rotatik irten zenean presidenteak hasitako erantzun humanitarioari jarraiki ekarriko ditugu gure herrialdera", azpimarratu du.
Gainera, Calvok defendatu du migratzaileak Espainiako Armadako Audaz ontzian ekartzea hegazkinez egitea baino "askoz seguruagoa eta askoz errazagoa" da.
"Defentsa Ministerioaren logistikak esan du lehen momentutik itsasoz ekartzea airez egitea baino askoz seguruagoa zela. Aukera hori askoz seguruagoa eta askoz errazagoa da gure indar armatuentzat; militarrek teknikoki baloratuta hartu dute erabakia", azaldu du.
Gainera, jarduneko presidenteordeak gogorarazi du Audaz ontzia Lampedusarako bidean zegoela, "ia ibilbidearen erdia ia eginda", buelta emateko. "17:00ak inguruan irten zen Rotatik 48 ordu lehenago; jarduneko presidentearen erabakia gobernatzen dugun herrialdearen erabaki duin bat izan zen", esan du.
Espainiako Gobernuaren asmoa Open Arms ontziko migratzaile guztiak portu seguru batera eramatea zela zehaztu du Calvok, eta bidean Italiako Fiskaltzaren esku hartzea heldu zela azaldu du.
365 migratzaile Ocean Viking ontzian
Abuztuaren 9tik 12ra Ocean Viking ontziak erreskatatutako 365 migratzaileak eta errefuxiatuak, tartean 103 adingabe, lehorreratzeko portu seguru baten bila jarraitzen dute. Mugarik Gabeko Medikuak erakundearen arabera, nabarmen traumatizatuta daude migratzaileak.
Erakunde horrek jarduten du, SOS Mediterranee erakundearekin batera, Ocean Viking ontzian. Bertan hurrengo bost egunetarako jakiak baino ez dituztela ohartarazi dute. Gainera, guztien osasun mentalaren "hondatze azkarra" salatu dute medikuek.
Erakundeek abuztuaren 13an eskatu zieten Malta eta Italiako agintariei operazioa bere gain hartzeko. Maltak ezetz erantzun zuen, erreskatea bere eskumenetik kanpoko uretan egin zela argudiatuta, eta Italiak ez du erantzun formalik eman, Mugarik Gabeko Medikuak erakundearen arabera.

Ocean Viking ontziko migratzaileak. Argazkia: EFE
Aita Mari, abuztuaren 27an itsasoratzeko prest
Iñigo Mijangos Itsas Salbamendu Humanitarioa erakundearen presidentea ez da "harritu" Proactiva Open Arms erakundeari egindako zigorrak jaso ditzakeela esanez egindako ohartarazpenarengatik, eta Aita Mari ontzia abuztuaren 27an abiatzeko asmoa agertu du, baina "beti legearen barruan".
Mijangosek onartu du Calvo presidenteordeak ez duela esan "jadanik ez zekien ezer", Open Arms ontziaren jardunak ekar litzakeen ondorioei buruzko ohartarazpenari erreferentzia eginez. Erreskate lanak egiteko baimenik ez zuela ohartarazi zioten ontziari.
Aita Marik, bestalde, abuztuaren 27an Pasaiako (Gipuzkoa) portutik abiatzeko lanean jarraitzen du. "Orain despatxua eskatuko dugu, eta erantzuten digutenaren arabera jokatuko dugu, baina beti legearen barruan", nabarmendu du.
Salbamendu ontzia bilakatutako euskal atunketariak zein Open Arms ontziak "elikagaiak bidaiatzeko laguntza humanitariorako lizentzia" baino ez daukate, Calvoren arabera.
Ez dute "bilaketa eta salbamendu operazioak egiteko" ezta "helburu horrekin egindako nabigazioak ere egiteko" baimenik, orain dela bi hilabete Merkataritza-Nabigazioak Open Armseko kapitainari bidalitako gutunak zioenez. "Aldizka, bat-bateko erreskateak egin ditzakete, ontziaren ohiko nabigazioarekin lotuta", itsaso salbamenduari buruzko arauak beteta.
Zure interesekoa izan daiteke
Dolumin mezu ugari, Oihane Mateos gogoan
Orain EITBren albiste zerbitzu digitaleko burua bart zendu da, eta zorigaiztoko albistea jaso eta berehala, erreskadan etorri dira samin agurrak.
Auto gidari bat hil da N-132 errepidean, Gasteizen, Lizarrarako noranzkoan
Istripua 12:30ean gertatu da, eta ibilgailuak txandaka bideratu dituzte tarte horretan, errepidea erabat garbitu arte.
Elgeako mendilerroan, Barrundian, piztutako baso sutea kontrolatu nahian ari dira suhiltzaileak
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, ez baita baztertzen tximista batek eragindakoa izatea. Bi hegazkin, helikoptero bat, hiru parketako suhiltzaileak eta basozainak ari dira bertan lanean.
Donostiak jendetza hartu du Aste Nagusiko lehen gauean
Pertsona ugari bildu dira Donostiako kaleetan Aste Nagusiaren lehen egunean jai giroaz gozatzeko. Su artifizialek ikusle ugari erakarri dituzte, eta zerua kolorez bete dute. Zezensuzkoak ere ilusioa eta dibertsioa piztu ditu, batez ere haur eta nerabeen artean.
Nola jakin daiteke noiz gertatuko den eklipse bat?
Astronomoek zehaztasunez kalkula dezakete noiz gertatuko den eklipse bat, Ilargiaren, Eguzkiaren eta Lurraren orbitak ikusita.
Zeledon San Migeleko dorrera igota emango diete amaiera Gasteizko jaiei
Astelehen goizaldean, hildako blusen eta nesken igoera eta kandelen prozesioa ere egingo dira, ekintzaz beteriko sei jaiegunei agur esateko.
Huelvako eta Castelloko suteak ezin menderaturik jarraitzen dute
467 lagun ebakuatuta daude oraindik Nieblako suteagatik; Tirigen, berriz, 395 hektarea inguruko eremua erre da eta Cati herria konfinatuta dago.
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.