indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Adingabe bat atxilotu dute Gasteizen neskato bati sexu-abusua egiteagatik

Nerabea biktimaren senitartekoa da, eta adingabeen zentro batean sartu dute jada. Erasoa Arabako hiriburuko etxebizitza batean jazo zen.

Nerabe bat atxilotu eta adingabeen zentro batean sartu dute bere familiako neskato bati sexu-abusua egitea egotzita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gaur jakinarazi duenez.

Erasoa Gasteizko etxebizitza batean jazo zen. Ertzaintzak astelehenean izan zuen horren berri, biktimaren familiak salaketa aurkeztu eta gero.

Auzia Adingabekoen Fiskaltzaren esku utzi zuen Ertzaintzak, eta horrek ustezko erasotzailea atxilotzea agindu zuen. Nerabea adingabeen zentro batera sartzea agindu zuen atzo epaileak, deklarazioa hartu ostean.

_________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.


Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X