Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sei pertsona hil dira udan EAEko errepideetan

G7aren goi bileran gidariek agintarien gomendioak jarraitu zituztela eta mugan gailurraren egunetan auto-ilararik sortu ez zela azpimarratu du Trafiko Zuzendaritzak.
Auto-ilarak Irunen, abuztuaren 28an.
Auto-ilarak Irunen, abuztuaren 28an. Irudia: Trafiko Zuzendaritza

Sei pertsona hil dira uztailean eta abuztuan Euskal Autonomia Erkidegoan trafiko istripuetan, Segurtasun Sailak emandako 2019ko udako operazio bereziaren datuen arabera. Iazko udako operazioan baino bi gutxiago dira hildakoak.

Horietako lau Gipuzkoan hil dira, eta bi, Bizkaiko errepideetan. Hiru motor-gidariak ziren, eta beste hirurak, auto-gidariak. Urte osoan 29 pertsona hil dira EAEko errepideetan.

Trafiko Zuzendaritzaren datuen arabera, % 3,6 murriztu dira istripuak EAEn bi hilabete horietan. Guztira, 1.209 istripu izan dira: 488 Gipuzkoan, 444 Bizkaian eta 277 Araban.

Segurtasun Sailak lehen balantze bat egin du 2019ko udako operazioaren datuekin. 1.182.000 ibilgailu igaro dira EAEko errepideetatik. Beraz, uda amaierarako "ibilbide luzeko ia 2 milioi joan-etorri" erregistratuko dira.

Bidaia asko izan diren momentuetan ohiko tokietan "trafiko arina" izan dela azpimarratu du Segurtasun Sailak, Armiñongo lotunean, N-622 errepideko lotunean (Gasteizko noranzkoan) eta A-1 eta AP-1 errepideen (Madrilgo noranzkoan) arteko lotunean "jarritako operazio bereziei eta Ertzaintzaren zaintza lanari esker".

Irteera-operazioa

"Nahiko metatua" izan zen oporraldietako ohiko hasiera errepideetan. Araban, abuztuaren 3an, 7 kilometroko auto-ilarak sortu ziren Armiñonen.

Bizkaian, trafiko astuna izan zen ohiko puntuetan ia asteburu guztietan. Uztailaren 12an, 16 kilometroko ilarak sortu ziren A-8an, Barakaldon, Kantabriako noranzkoan.

Gipuzkoan, berriz, 6 kilometrokoak izan ziren ilararik luzeenak, uztailaren 26an, Irungo ordainlekuan (AP-8), Bilborako noranzkoan.

Itzulera-operazioa eta G7

Aurtengo udan, bat egin dute ohiko itzulera-operazioa eta G7aren goi-bileragatik Segurtasun Sailak abian jarritako operazio berezia, abuztuaren 23tik 26ra.

Sonia Diaz de Corcuerak Trafiko Zuzendaritzako zuzendariak esan duenez, gailurra egin zen egunetan "ez zen gorabeherarik gertatu", eta zirkulazioa "arina" izan zen, batez ere Frantziar Estatuko agintariek ibilgailu astunei ezarritako murrizketei esker.

Gidari askok itzulera aurreratzea erabaki zuten, G7arekin bat ez egiteko, eta abuztuaren 19tik 22ra % 5 igo zen trafikoa. Goi-bilera egunetan % 10 murriztu zen, eta ondorengo hiru egunetan 10 kilometrotik gorako auto-ilarak izan ziren, itzulera-operazio batean "ohikoak izaten direnak baino handiagoak".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EH Bilduk iraungitako txertoen inguruan egindako ohartarazpena "sobera" zegoen, Osasun Sailaren ustez

Lore Bilbao Osakidetzaren zuzendari nagusiak ETB1eko "Egun On" saioan azaldu duenez, familiei "mezu argi bat" helarazi nahi zieten, eta, horretarako, txostenak eskatu zituzten. Horien zain zeudenean egin zuen EH Bilduk eman zuen auziaren berri. "10 egun lehenagotik baldin bazekiten, zergatik ez zuten ezer egin? Kasu honetan guk bagenekien, baina zer gertatuko litzateke jakin izan ez bagenu?", galdetu du. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X