KALERATZEAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Inor kaleratzeko gutxienez 12 hilabete egin beharko ditu mailegua ordaindu gabe

Auzitegi Gorenaren epaiaren arabera, zordunak hipoteka maileguaren erdia ordainduta baldi badu, 15 hilabete (kapitalaren % 7) egin beharko ditu ordaindu gabe etxegabetzea gauzatzeko.
Etxebizitza eraikin bat, Bilbon
Etxebizitza eraikin bat, Bilbon. Argazkia: Maria Jesus Auzmendi

Hipoteka maileguaren 12 kuota baino gutxiago ordaindu gabe uzteagatik ezingo da inor etxegabetu, Auzitegi Gorenak erabakitakoaren arabera. Horrela, Gorenak bat egin du Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ezarritako irizpidearekin. Izan ere, hipoteken aurretiko klausulak mugatu zituen Europak, gehiegizkoak zirela iritzita.

Zordunak hipoteka maileguaren erdia ordainduta duen kasuetan, 15 hilabete (kapitalaren % 7) egin beharko ditu ordaindu gabe etxegabetzea gauzatu ahal izateko.

Abian dauden kaleratzeen kasuan, 2013ko hipoteka legea indarrean sartu aurretik iraungi bazen mailegua artxibatu behar dela iritzi dio Gorenak. Data horretatik aurrera iraungitako mailegua bada, aurten onartutako Higiezinen Kredituen Legeak ezarritako irizpideak hartu beharko dira kontuan.

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak hipoteken aurretiko klausulak gehiegizkotzat jo zituen martxoan, eta horiek ordezkatzeko aukera zabaldu zuen. Horrez gainera, klausula indargabetuta kontratu osoa indargabetu ala ez erabakitzea Espainiako Estatuko epaileen esku utzi zuen.

Orain, Higiezinen Kredituen Legea aplikatzeko agindu du Auzitegi Gorenak, aho batez.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

VacaPop, ganadua erosi eta saltzeko aplikazioa: “Edadekoak ere hasi dira, pixkanaka, erabiltzen”

Inora joan beharrik gabe abereak saldu eta erosteko helburuarekin sortu da VacaPop mugikorrerako aplikazioa. Azoken zain egon barik, Internet bidez behiak, zaldiak, ahuntzak, landako makinaria eta bazka saldu eta erostea posible da honezkero.  Oier Aizpuru eta Aitzol Gorospe abeltzain gazteek adierazi dutenez, oso erraza eta azkarra da. Nabarmendu dute, halaber, tratuak era tradizionalean ixten direla, alegia, aurrez aurre. 

Gehiago ikusi