Alemaniak, Frantziak, Italiak eta Maltak migrazioa kudeatzeko akordioa lortu dute
Alemaniako, Frantziako, Italiako eta Maltako Barne ministroek akordioa adostu dute gaur Mediterraneoko migrazio fluxuak kudeatzeko, eta itun hori Europar Batasuneko estatu kideei helarazi eta horiekin eztabaidatuko dute Luxenburgon, urriaren 8an.
Horixe jakinarazi du Micheal Farrugia Maltako Barne ministroak Valleta hiriburuan egin duten bileraren ostean emandako prentsaurrekoan. EBko Presidentetza duen Finlandiako ordezkaria eta Dimitris Avramopulos Europako Immigrazio komisarioa ere zeuden bertan.
Farrugiak azaldu duenez, lau herrialdeek akordioa itxi eta dokumentu batean jaso dute, eta estatu kideei helaraziko diete argitara eman aurretik.
Avramopulosen iritzian, Europako migrazioaren kudeaketak komuna behar du izan, eta, hori dela eta, "elkartasun" mekanismoak ezartzeko eta Mediterraneotik migratzaileak jasotzen dituzten estatuei presioa arintzeko eskatu die estatu guztiei.
"Irtenbide bakarra da epe ertainera", adierazi du ordezkari greziarrak, eta EBren koordinaziopean eta estatuen artean egiten diren unean uneko akordioak "ez dira iraunkorrak", gaineratu du.
Italiako Gobernua Luciana Lamorgese Barne ministro berriak ordezkatu du, Matteo Salvini ultraeskuindarraren ordez. Horren esanetan, "Maltara edo Italiara iristen direnak Europara iristen dira", eta, beraz, "Europako estatu guztiek hartu behar dute ardura bere gain, ez estatu batzuek bakarrik".
Horren harira, sinatzaileen ustez, honakoa "Europa mailako erantzuna emateko lehenengo urrats zehatza izan da".
Zure interesekoa izan daiteke
Arguedasko Udalak hiru dolu-egun ezarri ditu herrian izandako hilketa matxistagatik
Gainera, elkarretaratzea deitu du arratsalderako, udaletxearen aurrean, hilketa matxista salatzeko.
Ebola zer den ulertzeko gakoak
Birus bat da ebolaren eragilea, eta sei mota bereizi dira: Sudan, Zaire, Reston, Cote d'Ivoire (Boli Kosta), Bundibugyo eta Bombali. Txertoek eta onartutako tratamenduek Zaire aldaeraren aurka funtzionatzen dute. Afrikako erdialdea astintzen ari diren Sudan eta Bundibugyo anduiak tratatzeko, berriz, oraindik ez dago txertorik.
Amaitu dira N-1 errepidean, Tolosa parean, bi kamioiren matxurak eragindako auto-ilarak
Usabalgo industrialde parean hasi eta Alegiaraino iritsi dira, une batez, auto-ilarak. Matxuratutako bi kamioiak elkarrengandik oso hurbil zeuden, eta, ondorioz, errei bat itxi egin behar izan dute.
Jonathan Andic atxilotu dute, Isak Andic Mangoren sortzailearen semea, aitaren heriotzarekin zerikusia duelakoan
Enpresaburua 2024an hil zen, Montserrat inguruan, amildegitik behera erorita. Semea eta biak bakarrik zeuden ezbeharraren unean. Hasiera batean, istripua izan zela uste izan zen eta auzia artxibatu zen. Handik gutxira, baina, zantzu berriak agertu ziren, eta epaileak kasua berriz zabaltzea erabaki zuen.
Zergatik uko egiten diote zenbait hirik Munduko Txapelketaren egoitza izateari? Hauek dira FIFAren eskakizunak
Gijonek, Malagak eta Coruñak, besteak beste, atzera egin dute, antolakuntza- eta inbertsio-eskakizunak zorrotzegiak direla argudiatuta. FIFAk zerga-salbuespena eskatzen du, egoitza izatea errentagarria ez den arren, txosten batzuen arabera.
Gutxienez 3 kilometroko auto-ilarak A-15 errepidean, Andoainen, hainbat ibilgailuren arteko istripu bat izan delako
Errepidea itxita egon da denbora batez istripuaren ondorioz, eta zirkulazio-arazo handiak sortu dira Donostiarako noranzkoan.
Albiste izango dira: Erailketa matxista Arguedasen, zalantzak gizonezkoen futboleko Mundiala hartzeko Bilboren hautagaitzari buruz eta Ebola agerraldia Afrikan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Gizon batek bi pertsona hil eta lau zauritu ditu tiroz, El Ejidon
Ustezko egileak bere burua entregatu du. Hildakoak bere gurasoak dira eta zaurituetako adin txikikoetako bat, berriz, 7 hilabeteko bere semea.
Arguedasko Udalak elkarretaratzea deitu du astearterako, hilketa matxista salatzeko
Zabaldutako oharrean, Udalak "irmo" gaitzetsi du gertatutakoa, eta biktimaren gertukoei "elkartasuna eta babesa" helarazi dizkie, "sufrimendu handiko" une honetan. .
Chivitek erabat gaitzetsi du Arguedasen izandako ustezko hilketa matxista
Foruzaingoa emakume baten heriotza ikertzen ari da Arguedasen, krimen matxista gisa, eta haren bikotekidea atxilotu dute, egilea delakoan.