Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Motorzale bat hil da N-1 errepidean, Villabonan

Gizonezkoak 22:40 aldera izan du ezbeharra N-1eko 441. kilometroan, Irungo norantzan.

Motorzale bat hil da gaur gauean N-1ean, Villabonan (Gipuzkoa), errepidetik irten eta istripua izanda.

Gizonezkoak 22:40 aldera izan du ezbeharra N-1eko 441. kilometroan, Irungo norantzan, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ikertzen ari diren arrazoiak medio, motorzalea errepidetik irten da puntu horretan, eta hil egin da kolpe gogorraren ondorioz.

N-1ean Villabonako irteera itxi egin behar izan dute, larrialdi zerbitzuek lanak amaitu arte.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X