Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pertsona bat hil da Aretxabaletan, auto-istripuan

Ezbeharra GI-627 errepidean gertatu da, bi ibilgailuk talka egin dutenean. Errepidea itxita dago. Istripuan beste lau pertsona zauritu dira.
18:00 - 20:00
Pertsona bat hil da Aretxabaletan, bi autoren arteko talkan

Pertsona bat hil da auto-istripuz igande honetan Aretxabaletan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Istripua 19:00ak aldera jazo da, GI-627 errepidean, Aretxabaleta parean, bi autok talka egin dutenean. Gidarietako bat ibilgailu barruan harrapatuta geratu da, eta bertatik atera dutenean, hilik zegoela baieztatu besterik ezin izan dute egin.

Beste lau lagun zauritu dira, eta Arrasateko eta Txagorritxuko ospitaleetara eraman dituzte.

Istripuaren ondorioz, errepidea itxi dute, eta Aretxabaleta erdigunetik bideratu dute zirkulazioa. Ertzaintzak ikerketa abiatu du ezbeharraren nondik norakoak argitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X