Espetxeratu egingo dituzte Barakaldoko sexu-erasoko bi atxilotuak
Barakaldon, emakume batek astelehen gauean jasandako sexu-erasoagatik atxilotutako 19 eta 20 urteko bi gizonak espetxeratu egingo dituzte epailearen aginduz.
Astelehenean, azaroak 4, jazo zen eraso matxista, Barakaldoko etxe batean. Dena dela, biktimak asteazkenean jarri zuen salaketa, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen ustezko erasotzaileak atxilotzeko asmoz. Hain justu, atzo goizean atxilotu zituzten eraso matxistaren ustezko egileak.
Barakaldoko epaitegi batean adierazpenak egin ondoren, epaileak kartzela zigorra ezarri du bi gazteentzako.
Barakaldoko mugimendu feministak, erasoa salatzeko elkarretaratzea egin zuen atzo, Herriko Plazan, eta ehunka herritarrek bat egin zuten erasoa gaitzesteko protestarekin.
CONTENIDO NO ENCONTRADO
Bestalde, Barakaldoko Udalak iragarri du herri-akusazio gisa aurkeztuko dela auzian.
Amaia del Campo alkateak Zigor Kodea eguneratzeko eskatu du, "emakumeen aurkako delitu higuingarri horiek merezi duten zigorra jaso dezaten". Alkateak Bozeramaileen Batzordea deitu du, eta bertan adierazpen instituzional bat onartu dute, baita mugimendu feministak gaur arratsaldean deitutako elkarretaratzea babestu ere.
Del Campok esan du dei egin nahi diela "astelehenetik aurrera gobernu gisa eratzeko betebeharra duten Madrilgo politikariei", eta eskatuko liekeela "lehen zeregin gisa jar dezatela Zigor Kodearen eguneraketa, emakumeen aurkako delitu higuingarri horiek merezi duten zigorra jaso dezaten".
Alkatea Clara Campoamor elkartearekin harremanetan jarri da, prozeduran "eskutik helduta joateko".
Zure interesekoa izan daiteke
Hondarribiak II. Berdintasun Plana onartu du, Alardearen “gatazkaren konponbidean” aurrera egiteko neurriak jasota
Abotsanitzek eta EH Bilduk osatutako gobernu-taldeak babesa eman dio planari; EAJk eta PSEk, berriz, kontra bozkatu dute, emakumeen elkarte bat “baztertu” dela iritzita.
COIk debekatu egin die trans emakumeei emakumeen kategorietan lehiatzea
SRY genearen detekzioan oinarritutako neurria 2028an sartuko da indarrean Los Angelesen, atzerako eraginik gabe.
Nor da Bermeoko portuko argazkiko neska? Hibai Agorria argazkilariak Madrilen aurkitu du erantzuna
Madrilgo zakarrontzi batean agertutako argazki negatibo batzuek Urdaibai, Elorrio eta Madril arteko istorio eder bat berreskuratzea ahalbidetu dute.
Osakidetzak pertsona transexualentzako lehen mailako arreta zerbitzuak zabalduko ditu EAEko hiru hiriburuetan
Gauzak ondo bidean, maiatzetik aurrera jarriko da abian zerbitzua. Osakidetzaren zuzendariak adierazi duenez, helburua da pertsona transexualei errespetuzko eta gertuagoko arreta ematea.
Legebiltzarrak onartu egin du udalekuetan adin txikikoen babesa indartzeko Legea izapidetzea
EH Bilduk eta Sumarrek, neurriak babestu arren, prozedura kritikatu dute, eta PPk eta Voxek erreforma egitea "zuriketa hutsa" dela esan dute.
Noelia eutanasia eskatu zuen Bartzelonako gazteak gaur jasoko du, epaileak onartu ostean
25 urteko emakumeak bere erabakiari eutsi dio, nahiz eta aita aurka agertu, Espainian legezko bide guztiak agortuta eta Giza Eskubideen Europako Auzitegira jota.
Meta eta Google, 2,6 milioi euro ordaintzera behartuta, gazte bati eragindako menpekotasunagatik
Antsietatea, depresioa edo gorputz-dismorfia dira gazteak pairatutako kalteetako batzuk. “Haurrak mendeko egiten dituzten eta osasungaitzak diren produktuak diseinatzen dituzte”, adierazi du abokatuak.
Hondarribiak gaur onartuko du bere II. Berdintasun Plana, eta Alardearen auzia bideratzeko neurriak jasoko ditu
Planak “emakumeen eskubideen defentsan jasandako indarkeria aitortzeko formulak" bilduko ditu.
Albiste izango dira: Korrika zuzenean, krisi energetikoaren aurkako neurriak eta hauteskunde sindikalak Ertzaintzan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ikerbasquek 30 ikertzaile erakarri eta 49 milioi euro baino gehiago bildu zituen 2025ean ikerketarako funtsetan
Urtearen amaierarako, 35 herrialdetako 417 profesional zeuden, eta 1.685 lagunek fundazioko langileek gidatutako taldeetan lan egiten zuten.