Nafarroak Euskaraldiaren bigarren edizioarekin bat egin du
Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetarako kontseilariak Euskaraldia ekimenaren bigarren edizioa aurkezteko Foru Erkidegoan izan den ekitaldian parte hartu du larunbat honetan. Ekimena 2020ko azarotik abendura izango da. 2018ko lehn Euskaraldian 22.190 nafarrek eta 75 udalerrik, bailarek edo auzok parte hartu zuten.
Ollok adierazi duenez, "gai guztietan bezala, euskararen sustapenean ere partekatutako lana eta elkarlana funtsezkoak dira", eta duela gutxira arte lankidetza normalizatua "bideraezina" zela gogorarazi du.
"Denok altxor komun bat partekatzen dugu, euskara, eta horren alde egin behar dugu, inguruko eskualdeekin, beste erakundeekin edo hizkuntza horren alde lan egiten duten erakundeekin batera", azpimarratu du Ollok.
Bigarren edizioak eremu digitalean ekarriko dituen berrikuntzak azpimarratu ditu kontseilariak, eta Nafarroan gazteen % 25 euskaldunak direla nabarmendu du: "Erakutsi behar diegu euren eremu naturalean, teknologikoan, euskaraz goza dezaketela".
Euskararen plan estrategikoa
Mikel Arregi Euskarabideko, Nafarroako Euskararen Institutuko, zuzendariak gogorarazi du Euskaraldiaren helburu nagusiak Euskararen I. Plan Estrategikoaren ardatzekin lerrokatuta daudela. Arregik adierazi du euskararen erabilera aktibatzea zela lehen planaren helburu nagusietako bat, orain, ebaluazioaren zain dagoena.
Hurrengo egitasmoan lan egiteko, "euskara gero eta gehiago erabiltzea" helburu duten ekimenak bultzatzen jarraitzea beharrezkoa dela defendatu du.
Euskaraldiaren bigarren edizioa 2020ko azaroaren 20an hasi eta bi aste geroago, abenduaren 4an amaituko da. Helburu bikoitza izango du; batetik, hizkuntza ohiturak aldatzea, eta bestetik, euskararen erabilera gehiago bultzatzea.
Edizio honetako berrikuntza nagusietako bat "ariguneak" izango dira. Gune horiek euskaraz hitz egiteko aukera bermatuko dute, euskararen erabilerarako ingurune egoki gisa eratuak. Hortaz, ariketa soziala taldean garatu ahal izango da.
Zure interesekoa izan daiteke
Rigloseko suteak hobera egin du eta dena prest dago ebakuatutako bizilagunak euren etxeetara bueltatzeko
Sutearen zatirik handiena, 17.500 hektarea baino gehiago erre dituena, egonkortuta dago, sektore batzuen faltan.
49 urteko motor-gidari bat larri zauritu da Arrietan izandako istripu batean
Ezbeharra 17:00 inguruan gertatu da, NA-1720 errepidean Arrietan parean (Artzibar). Nafarroako Gobernuak ohar batean azaldu duenez, aurrez aurre talka egin dute autoak eta zauritutako gizona zihoan motorrak.
Sabino Ormazabal ekintzaile eta bakezale nekaezina zendu da, 72 urte zituela
Kazetaritza, antimilitarismoa, ekologismoa, giza-eskubideak eta desobedientzia zibila izan ditu ardatz donostiarrak bere bizitza osoan zehar. Gizarte-mugimenduetan murgilduta beti, Eusko Legebiltzarrak izendatutako polizia-gehiegikeriaren eta giza eskubideen urraketen biktimen aldeko batzordean parte hartu zuen 2013tik.
Pertsona bat hil eta beste bat larri zauritu da Zallan, auto batek eta kamioi batek talka eginda
Hildakoa turismoaren gidaria da, 51 urteko gizona; haren bidaiaria, berriz, 48 urteko emakumea, ospitalera eraman dute.
Espainiako Gobernuak aldi baterako 1.500 harrera-plaza gaitu ditu Ceutan, migrazio-presioaren aurrean
Elma Saizek iragarri du harrera-sistema arintzeko lau gune berehala zabalduko direla, eta erakundeen arteko lankidetza nabarmendu du.
Bilboko konpartsek kuotak ezarri dituzte euskarazko musikarentzat txosnetan, % 27 baino ez dela egiaztatu ondoren
Konpartsek kanpaina bat aurkeztu dute jaietan euskararen erabilera indartzeko, eta txosnetan euskarazko musikaren proportzioa handitzeaz gain, beste aldaketa batzuk ere egin dituzte erabilera areagotzeko.
Zuia egoera larrian dago ur faltagatik, eta zisterna-kamioiak eskatu dizkio Aldundiari
Udalak igerilekuak betetzea, baratzeak eta lorategiak ureztatzea eta ibilgailuak garbitzea debekatu du, Baias ibaiaren ur-emaria jaisten ari delako.
Tessy Ebosele euskal atleta biral egin da sareetan "iruzkin krudelak" salatu ostean
Tessy Ebosele atleta arabarra, birala egin da Europako Atletismo Txapelketan parte hartu ondoren egindako adierazpenengatik. Gasteizen bizi den luzera-jauzilariak gogor kritikatu du atletek sare sozialetan jasotzen dituzten iruzkin negatiboak, eta esan du halako mezuek sekulako eragina dutela lehiatzerako orduan. Malkoak begietan, argi baino argiago hitz egin du.
Llantenoko sutea itzaltzeko lanean jarraitzen dute, garrak kontrolpean hartu ondoren
Laudioko, Langraizko eta Espejoko parkeetako suhiltzaileak, Nekazaritza Brigadako kideak, basozainek gidatutako bulldozerrak eta Larrialdietako helikopteroa lanean ari dira.
Laia eta Oihan, jaioberrien izen ohikoenak Euskadin
2025ean jaiotakoen artean izen arruntenak Laia, Ane eta June, eta Oihan, Markel eta Martin izan dira.