Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Giro eguzkitsuarekin abiatu da abenduko zubia

Larunbatean estaliago egongo da zerua, baina ez da prezipitaziorik espero. Igandean, berriz, fronte batek euria eta hotza ekarriko dizkigu.
Ateri eutsiko dio ia zubi guztian. Iñaki Zenitagoia erabiltzaileak Bergaran ateratako argazkia

Urteko azken zubia atsegin antzera joango zaigu, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak egindako iragarpenaren arabera. Izan ere, ateri eutsiko dio egun gehienetan eta udazken giroa izango dugu.

Ostirala giro argiarekin dator, bereziki goizean. Egunaren lehen partean zerua garbi samar egongo denez, egunsenti fresko samarra izango dugu —1 eta 2 ºC-ko minimoak espero dira Gasteizen eta Iruñean— eta barnealdeko zenbait tokitan izotz txikia egin dezake, baita behe-lainoa ere. Arratsaldean, erdi-mailako hodeiak eta goi-hodeiak sartuko dira, eta zerua lausotuko dute, baina ateri eutsiko dio. Haizeak hego ukitua hartuko du eta eguneko tenperaturak apur bat egingo du gora. Hala, 11-13 gradukoak izango dira beroenak barnealdean, eta 15 ºC-koak, kostaldean.

Larunbatean giro motelagoa izango dugu, baina oro har, ez da euri konturik espero (baliteke, halere, han-hemenka zirimiri apur bat egitea isurialde atlantikoan). Hegoaldean, berriz, giro eguzkitsuari eutsiko dio. Gaueko tenperaturak gora egingo du —3-4 ºC-koak barnealdean, eta 6-8 ºC-koak, kostaldean—, eta egunekoan ez dugu aldaketa handirik espero behar. Hasieran hegoaldeko haizea ibiliko da, baina arratsaldean mendebaldera egingo du eta kostaldean harrotu egingo da.

Igandean okerrera egingo du aroak. Fronte batek euria eta giro freskoa ekarriko dizkigu. Goizean lainotuko du eta egunaren erdiko orduetan euria egingo du. Zaparradak mendebaldetik sartuko dira eta apurka-apurka denera zabalduko dira, baina gauean atertzeko joera hartuko du eguraldiak. Egunaren lehen zatian hego-mendebaldeko haizea ibiliko da eta arratsaldean mendebal/ipar-mendebaldera egingo du. Tenperatura hotzenak igo egingo dira, eta beroenak, berriz, nabarmen jaitsiko dira. Hori horrela, termometroak 9 ºCra igoko dira gehienez barnealdean, eta 13 ºC-ra, kostaldean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Akusatutako irakaslearen ikasle ohia: "Guk ere lekuz kanpo zeuden iruzkinak entzun behar izan genituen 11-12 urte genituenean"

Oiartzungo Elizalde ikastetxean irakasle akusatuaren ikasle izan ziren hainbat emakume Gipuzkoako Probintzia Epaitegira hurbildu dira gaur biktimei babesa ematera. Horietako batek azaldu duenez, 11-12 urte zituztenean "iruzkin lizunak" egiten zizkien gizonak, eta epaiketan entzundakoaren aurka, ziurtartatu duenez, gizona bera zen gerturatzen zitzaiena eta "lekuz kanpoko iruzkinak" egiten zizkiena. Ikasgelan bideo pornoak jartzen zizkiela eta hitz-joko lizunak egiten zituela esan dute, eta "nazkagarria" eta "lotsagabea" zela.  

Precinto policial para impedir el paso en la pasarela de la senda costera de Cabo Mayor a la playa de La Maruca, en Santander, que siempre ha tenido 'fama', no solo por el número de vecinos y turistas que la pasean diariamente, sino porque generó la constitución de dos plataformas para su ejecución sostenible, dos proyectos inacabados y, por desgracia, un final trágico el pasado martes. cuando tras el derrumbe este martes de la estructura de madera de EL Bocal de dicha senda lo que provocaó la muerte de cinco jóvenes, otra está desaparecida y una séptima de encuentra ingresada en la UCI del hospital de Valdecilla. EFE/ Celia Agüero Pereda
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Epailearen arabera, Estatuko administrazioarena zen El Bocaleko pasabidea mantentzearen ardura, eta ikerketapean jarri ditu Trantsizio Ekologikoko bi funtzionario

Epailearen ustez, Estatuko administrazioa da martxoaren 3an Santanderko hondartza horretan istripua izan zen pasabidearen "kontserbazio-egoera eta mantentzea egokia zela bermatzeko arduradun bakarra", eta pasabide horretako eta beste batzuetako lanak "amaitu gabe" daudela. Sei pertsona hil ziren eta bat larri zauritu zen, martxoaren 3an, itsaso ondoko pasabidea behera etorrita. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X