Errege Magoak igandeko 16:00etan iritsiko dira Iruñera, Magdalenako zubira
Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege Magoak igande honetako 16:00ak aldera iritsiko dira Iruñera, Magdalena zubitik, Udalak urtero egiten dien harreran parte hartzeko. Erregeak 17:00etatik izango dira Udaletxe plazan, eta, gerora, herritarrekin izango dira Desfilean; hori 19:00etan abiatuko da, Abejeras kaletik abiatuta.
Iruñeko Udalak jakinarazi duenez, Errege Magoentzako ongietorri-ekitaldiak Magdalenan hasiko dira. Frantziako Atea atzean utzita, Meltxor, Gaspar eta Baltasar Udaletxe Plazarantz joango dira, eta 17:00etan helduko dira bertara. Jarraian, Enrique Maya alkateak harrera egingo die, Udalbatzako beste kide batzuekin batera.
Iruñeko Udaltzaingoak hainbat segurtasun-neurri hartuko ditu herritarrek Erregeen helduerarekin eta Desfilearekin ondo pasatzeko; horregatik, eskatu du jendeak segurtasun-langileen eta babes zibilaren jarraibideak kontuan hartzea.
Udaltzainak gomendatzen du ibilgailu partikularra ez erabiltzea
Halaber, Udaltzainak gomendatzen du ez erabiltzea ibilgailu partikularra erdigunera joateko, eta hiri-garraioko lerroetako geltokietan izango diren aldaketak kontsultatzea.
Hain zuzen ere, TCC enpresak zabaldu duenez, lerro guztietan izango dira aldaketak, 7an, 14an, 19an, 22an eta 25ean izan ezik; maiztasunetan, afekzioak izango dira iganean, 17:45etik 21:30era, gutxi gorabehera, Desfileagatik.
Beste edozein herritatik Iruñera joango direnentzat ere aholkuak daude: gomendatzen zaie autoak hiri inguruko guneetan aparkatzea, adibidez Lezkairu auzoan, Mojardin Mendiaren kalean, Arrosadian, Nafarroako Unibertsitatean, Mendebaldean (Kontserbatorioaren ondoan aparkalekua dago), San Jorgen (Cuatrovientos) eta Arrotxapeako iparraldean. Auzoetan zehar zibili behar direnentzat, onena da kanpoko errondak erabiltzea, hiria erdigunetik zeharkatzea saihestuta.
Desfilea 19:00etan abiatuko da
Desfilea Abejeras kaletik abiatuko da, 19:00etan (Santa Catalina Laboure eskolatik). Kale hori 17:00etan itxiko dute, Serafin Olavetik Foru Plazarainoko tartean.
18:00etatik, Zaragozako etorbidea itxiko dute, Sadar eta Zangoza kaleetatik, eta Vianako Printzearen kaletik. Foru Plazarako sarbidea ere itxiko dute, Antso Azkarretik.
Azkenik, 18:30ean, Nafarroa Behereko etorbidea itxiko dute Seminariotik, Armada etorbidea Juan XXIII.aren plazatik, eta Pio XII.aren etorbidea Antso Azkarraren etorbidetik. Horrez gain, trafiko gutxiagoko hainbat kaletan ere itxiera asko izango dira (beharren arabera egingo dituzte).
Mugikortasun murriztua duten lagunentzako bi gune espezifiko prestatu dituzte; bata, Zaragozako etorbidean egongo da (Navarro Villoslada kalearen elkargunearen inguruan), eta iazkoa baino handiagoa izango da; bestea, aldiz, Gaztelu Plazaren sarreran kokatuko dute. Gurutze Gorriaren langileek sarrerak kontrolatuko dituzte, eta laguntza emango diete behar duten lagunei. Desfilean umeren bat galduz gero, onena da Udaltzaingoaren larrialdietako telefonoari deitzea.
Zure interesekoa izan daiteke
15 urte martxan daramatzan Iraetako Trena elkarteak tren txikien X. topaketa egin du gaur
Bost hazbeteko, edo bestela esanda, 12 zentimetroko errailetan ibiltzen diren trenak jarri dituzte. Batzuek ikatzez ondo hornitu dituzte eta besteek ezustekoei aurre egin behar izan diete.
Eusko Jaurlaritzaren "kriminalizazio kanpaina" eta Ertzaintzaren "basakeria" salatu dute milaka pertsonak Bilbon
Milaka lagun eta gizarte eragile, Global Sumud Euskal Herriako kideak tartean, bildu dira arratsaldean Bilbon, "Poliziaren zigorgabetasunaren eta errepresioaren aurka" protesta egiteko. Eusko Jaurlaritzak "herri mugimenduaren aurka egindako kriminalizazio kanpaina" eta "Ertzaintzaren basakeria" salatu nahi izan dute, eta EAJk "protestarako eskubidea bere interesekoa denera mugatzen duela" ohartarazi dute.
Ia 48.000 pertsonak hartu dute parte Osakidetzako EPEaren bigarren egunean, eta beste 43.000ren txanda izango da igandean
Ostiralean hasi eta igandera bitartean, bederatzi kategoria profesionaletako aztekerketak ari dira egiten BECen. 101.000 hautagai dira orotara, 3.764 lanpostu betetzeko.
56 urteko emakume baten bila ari dira Gasteizen
Emakumeak % 80ko desgaitasuna du, 1,35 metro luze da, azal argia du eta betaurrekoak daramatza. Andaluzia kalean ikusi dute azkenekoz larunbat honetan.
Hainbat pertsona artatu dituzte Gasteizko lantegi abandonatu batean izandako sutean kea arnasteagatik
Sua 10:30 inguruan piztu da, URSSA fabrikaren eraikin zaharrean, eta suhiltzaileak, Ertzaintzako agenteak eta osasun-langileak bertaratu dira. 44 urteko emakume bat atxilotu dute ustez sutea eragin duelakoan.
Bardeako Ferial urtegiaren ondoan piztutako baso-sutea kontrolpean hartu dute
Dispositibo berezi batek sua geldiarazi du, baina 4-5 hektarea zuhaizti kiskali dira. Bero handieneko denboraldiaren hasieran arreta handiz ibiltzeko eskatu dute agintariek.
Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, Poliziarengandik ihesi zihoala bost ibilgailurekin talka egin eta zortzi pertsona zauritu ostean
Polizia iturrien arabera, agenteak berarengana hurbildu ziren, ustez estupefazienteak kontsumitu ostean kotxea gidatzera zihoalako.
Epaileak aske utzi ditu Hezbollahrekin zerikusia dutelakoan Bizkaian atxilotutako bi lagunak
Pasaportea kendu diete eta 15 egunean behin epaitegian agertu beharko dute. Bi gazteak "inperialismo genozida salatzearen aurkako kanpaina bat" salatu duen Iranekin bat plataformako kideak dira.
Emakume bat hil da Tuteran izandako auto istripu batean
Ezbeharra NA-134 errepidean gertatu da, ostiral arratsaldean. Emakumeak zeraman autoak kamioi bat jo du aurrez aurre.
Osakidetzak gezurtatu egin du igandeko erizaintzako proba beroagatik bertan behera geratu dela
Osasun Sailak zehaztu du proba aurreikusita zegoen bezala egingo dutela, eta gogorarazi du Osakidetzak bere kanal ofizialen bidez ematen duela balizko aldaketen berri.