2019a Europako urterik beroena izan da, eta mundu mailan, bigarrena
C3S Klima Zerbitzuaren arabera, 2019a Europako urterik beroena izan da, eta mundu mailan, bigarren beroena.
C3Sko tenperatura datuek adierazten dutenez, lurrean dagoen batez besteko aire tenperatura 2016an baino 0,04 ºC baxuagoa izan da.
Datuek erakutsi dute azken bost urteak izan direla historian aztertutako bost urterik beroenak. 2019a, esaterako, bigarren beroena izan da, 1981-2010 urte bitartean baino 0,6 ºC beroagoa. 2010-2019 hamarkada beroenetariko bat dela aztertu da.
Azken bost urteetako batez besteko tenperatura 1,1 ºC eta 1,2 °C gradu artean izan da, NBEko Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldeak ezarritako datuak baino altuagoa.
Era berean, 2019ko abendua 2015koaren pare egon zen tenperaturari dagokionez. Beraz, bi urte horietako abenduak beroenak izan ziren. 2019ko abendua, esaterako, 1981-2010 urte bitarteko abenduen batez bestekoa baino 0,7 ºC beroagoa izan zen.
Kopernikok adierazitako datuen arabera, berotzerik nabarmenenak Alaskan eta Artikoko hainbat tokitan izan dira. Lurreko toki gehienek batez bestekoa baino tenperatura beroagoak izan dituzte, Europa ekialdean eta hegoaldean bereziki, baina baita Afrika eta Australian ere. Kanadan, aldiz, kontrakoa gertatu da, eta urteko tenperaturak batez bestekoaren azpitik izan dira.
2019ko abendua, Europako beroena
Europari dagokionez, urtaro guztiak ohi baino beroagoak izan dira.
2019ko abenduko Europako batez besteko tenperatura, 1981-2010 urte bitarteko datuekin alderatuz gero, 3,2 °C beroagoa izan da.
Horri guztiari lotuta, Jean-Noël Thépaut ECMWFeko zuzendariak aztertutako datuak "oso larriak" direla azpimarratu du.
CO2 emisioen gorakada
Beste alde batetik, klima erakundeek CO2 emisioak atmosferan gorakada "handia" izan duela esan dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia heldu da, eta programazioaren zati handi bat kolokan dago teknikarien greba dela eta
Blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatuko dute. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du dagoeneko, eta programaren beste ekitaldi batzuk loka jarri ditu.