Sute batek kalteak eragin ditu Iruñeko Garraioaren Hirian dagoen enpresa batean
Sute batek kalteak eragin ditu Iruñeko Garraioaren Hirian dagoen Frutnavar enpresan, baina ez da inor zauritu.
19:00ak aldera eman zuten sutearen berri SOS Nafarroa zerbitzuan. Fruta deshidratatzeko erabiltzen den labeetako bat sutan zegoela eta ke asko zabaldu zenez, une horretan enpresan lanean ari ziren hiru pertsonak kanpora atera behar izan zutela jakinarazi zieten.
Nafarroako Gobernuak ohar baten bidez zabaldu duenez, suhiltzaileak iritsi zirenean labea zegoen gelako teilatutik sugarrak irteten zirela ikusi zuten. Gela horren aurrealdea eta eraikineko instalazio elektrikoa ere kaltetu zuen suak. Kea ondoko pabiloietara iritsi zen.
Sua itzali eta ingurua aireztatu ondoren, 20:47 aldera erretiratu ziren suhiltzaileak.
Foruzaingoak ikerketa ireki zuen sutea nola piztu zen argitzeko.

Suhiltzaileak sutea itzaltzen, lanean. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak
Zure interesekoa izan daiteke
Jendetza bildu da hirugarren larunbatez Baionan, bizitzaren garestitzea salatzeko
Euskadiko sahararrak ospakizun betean, NBEk Minurso misioa berritzerik izan ez duelako
Elkarretaratzea Gobelan, Romo FC klubeko entrenatzailea sexu-askatasunaren aurkako delituengatik kartzelara bidali ondoren
Bilbo, Donostia eta Gasteiz blindatu dituzte, Blocusek txikizioa egiteko egindako deialdien aurrean