Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hezkuntza Sailak lan eskaintzaren epeak luzatu eta jantokietako kuotak etengo ditu

Gainera, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak iragarri du Lanbide Heziketan lantokiko praktikak eten egingo direla.
Ermuko ikastetxea
Hezitzaileek etxetik egin ahal izango dute lan, zuzendaritzak baimena ematen badu. Argazkia: Efe.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak eskola jantokiak erabiltzen dituzten ikasleentzat aurreikusitako laguntzei eutsiko die, eta familiek ez dute jantokiko kuota ordaindu beharrik izango aurrez aurreko hezkuntza jarduera etenda dagoen bitartean.

Ohar batean, Cristina Uriartek zuzentzen duen Sailak adierazi du, osasun alertaren aurrean, eskola jantokiak erabiltzen dituzten ikasleentzat aurreikusitako laguntzei eutsiko diela eta, hartara, horretarako baldintzak betetzen dituzten familiek ezarritako zenbatekoa jasoko dute.

Bestalde, familiek ez dute kuota ordaindu beharrik izango aurrez aurreko eskola jarduera etenda dagoen artean, eta familiaren batek aldi horri dagokion kopururen bat ordaindua balu, zenbateko hori itzuli egingo diote.

Bestalde, Amarauna unibertsitatez kanpoko etapetako irakasleei zuzendutako plataforma semantiko berrian bildutako edukiak publikoak izango dira, eta irakasleek ez ezik familiek eta interesa duen edonork ere deskargatu ahal izango ditu.

Lanbide Heziketan, lantokiko praktikak eten egingo dira, eta Lanbide Heziketako titulua lortzeko behar diren praktika orduen kopurua bereskuratuko da, titulua lortzeko.  

Lan kontratudun hezitzaileek ere etxetik egin ahal izango dute lan profesionala, baldin eta zentroko zuzendaritzak horretarako baimena ematen badu, beharrezko euskarri teknikoa badute eta zerbitzua bermatzen bada.

Halaber, Enplegu Publikorako Eskaintzetan, izapideak egiteko aurrez ezarritako zenbait epe eten eta atzeratuko dituzte, hala nola 2020ko EPEkoak (epe berriak iragarriko dira), Ikuskaritzako EPEa (bigarren azterketa eten da eta dataren berri iragarriko dute), eta epe berriak jakinaraziko dituzte, gisa berean, hautagaien zerrendaren birbaremaziorako,  lekualdatze lehiaketarako, plaza berezien lehiaketetarako eta hezkuntza itunen eskaeretarako.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X