Aurrez aurreko arreta bertan behera utzi dute EAEko eta Nafarroako erakundeek
COVID-19 izenarekin ezagutzen den gaitzaren agerraldiari aurre egiteko asmoz indarrean dagoen alarma-egoera dela eta, herritarrei aurrez aurre ematen zaien zerbitzua aldi baterako etetea erabaki dute Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eta Nafarroako erakundeek.
Testuinguru horretan, Eusko Jaurlaritzak herritarren arretarako eskaintzen duen Zuzenean zerbitzuko hiru bulegoak itxita egongo dira datozen egunetan, eta administrazioarekin lotutako prozeduretan epeak eten dituzte.
Eusko Jaurlaritzak ohar baten bidez azaldu duenez, osasun arrazoiengatik hartu dute erabakia. Zehazki, izapideak egitera joan daitezkeen herritarren artean kutsadura zabaltzea eragin ditzaketen kontaktuak murrizteko helburua du Bilboko, Gasteizko eta Donostiako bulegoei eragiten dien neurriak.
Hala, hemendik aurrera, dagozkion administrazio-izapideak Eusko Jaurlaritzaren webgunearen bidez egin ahal izango dira. Horretarako, Telegramen (688 671 234) eta 012 telefono-zenbakiaren bidezko komunikazio eta informazio bideak indartuko dira.
Bizkaiko Foru Aldundiak ere aurrez aurreko zerbitzua etetea erabaki du, eta neurri zehatzak hartu ditu herritarren arteko kontaktua mugatu eta koronabirusaren hedapena geldiarazteko.
Horrela, Bizkaiko Foru Aldundiak lurraldeko bulego guztietako aurrez aurreko laguntza-zerbitzua etenda utziko du; zerbitzu murriztua izango du dokumentuak erregistratzeko eta urgentziazko kasuetarako, eta profesionalek aurretik zehaztuko dituzte. Kalteak saihesteko, 20 egun luzatuko dira irekitako deialdi eta eskabide guztietan dokumentazioa aurkezteko epeak, eta telefono bidezko laguntza-zerbitzua indartuko du. Aldundiak gogorarazten du aurrez aurreko izapideetako asko telematikoki egin daitezkeela egoitza elektronikoaren bidez.
Araban, berriz, Etxean Zurekin ekimena jarri du martxan Foru Aldundiak, mendekotasuna duten pertsonei zuzendutako etxez etxeko laguntza profesionala indartzeko helburuarekin. Hala, behar bereziak dituzten pertsonek, adinekoek zein ezintasunen bat dutenek 945 151 015 telefonora dei dezakete.
Arabako Foru Aldundiak ere bertan behera utzi ditu herritarrak artatzeko gune guztiak, eta telefono bidezko arreta (945 181 818) eta posta elektronikoa erabiliko ditu herritarrek eta enpresek prozedura eta zerbitzu publikoei buruz egiten dituzten kontsulta guztiei erantzuteko, eta kontsulta horiek dagokion arlora bideratzeko. Ildo horretatik, premiazko gaietarako baino ez ditu onartuko aurrez aurreko kudeaketak, betiere aurretiazko hitzordua badute.
Arabako Foru Ogasunari dagokionez, informazio fiskalerako 945 181 555 telefonoa eta consultasfiscales@araba.eus helbide elektronikoa egongo dira erabiltzaileen esku; informazio orokorrerako, berriz, 945 181 818 telefonoa eta hacienda@araba.eus helbide elektronikoa.
Gipuzkoan, herritarrei arreta emateko gutxieneko zerbitzuak ezarri dira, eta hemendik aurrera Foru Jauregiko Informazio eta Arreta Bulego Nagusia soilik irekiko da, 09:00etatik 14:00etara, gutxieneko langileekin, Erregistro Orokorreko izapideak egiteko, eta BAKQ identifikazio elektronikoa emateko eta berritzeko.
Hori dela eta, zerbitzu telematikoa edota Arreta aplikazioa erabiltzeko eskatu die Foru Aldundiak herritarrei.
Halaber, Nafarroako Gobernuak ere bertan behera utzi du jendearentzako aurrez aurreko arreta, eta webgunearen edo telefonoaren bidez egindako kontsultak besterik ez ditu artatuko.
Foru Ogasunaren kasuan, aurrez aurreko arretarako lurralde-bulegoen sarea aldi baterako itxiko du. Dena dela, "gaur egungo egoeraren jakitun" da erakundea, eta "ez du epea bete gabetzat joko araudi aldaketa onartu bitartean".
Zergekin lotutako kontsultak egiteko edo informazio eskatzeko, hiru modu daude: Nafarroako Foru Ogasunaren webgunea, hacienda.navarra@navarra.es helbide elektronikoa eta 948 50 51 52 telefonoa.
Lanbidek ere aurrez aurreko arreta eten du bere bulegoetan, baina herritarren kontsultei erantzuten jarraituko dute bere webgunearen eta telefono bidezko arreta-zerbitzuen bidez (Herritarrak: 945 160 600/630 305 452; Enpresak eta erakundeak: 945 160 601).
Zure interesekoa izan daiteke
Hilda topatu dute Arredondon, Kantabrian, desagertutako mendizale bilbotarra
Goizeko lehen orduan aurkitu dute haren ibilgailua, eta, horri esker, mendizalea inguru horretan zebilela baieztatu, eta bilaketa-eremua mugatu dute.
Iruñea kolorez eta euskararen aldeko aldarrikapenez bete du Korrikak
Milaka lagun korrika ibili dira Nafarroako hiriburuko kale eta auzoetan barrena, euskararen aldeko festa jendetsu bihurtuta. Adin guztietako pertsonak bildu dira Iruñean, indarrak hartu ondoren, kaleak energiaz, emozioz eta konpromisoz betez.
Albaceteko zale batekin eztabaidatu ostean hil den Racingeko zale baten heriotza ikertzen ari dira
Ikerketaren gertuko iturriek baieztatu dutenez, gertakariaren jatorria ez dago futbolarekin lotuta, ezta bi taldeetako jarraitzaileen arteko borrokaldi antolatu batekin ere.
EITBk Korrikaren lekukoa eraman du Iruñean
Euskararen aldeko lasterketak EITBren babesa jaso du aurten ere. 24. Korrikaren 763. kilometroa korritu du EITBk, Iruñean, Sadar kalean. Arnaitz Fernandez ("Eguraldia") eta Amaiur Elizari ("Navarra Hoy") aurkezleek eta Iruñeko egoitzako lankideek eraman dute lekukoa Nafarroako hiriburuan.
Arrazakeriaren aurkako 29. martxak etorkinen erroldatzeko eskubidearen alde egin du
500 bat lagunek hartu dute parte gaur Pasaia eta Donostia arteko manifestazioan. SOS Arrazakeriak Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurka antolatutako XXIX. Martxan, etorkinek erroldatzeko eskubidea dutela aldarrikatu dute.
El Bocal kostaldeko pasabidean hildakoak gogoratzeko eta justizia eskatzeko protesta egin dute Santanderren
El Bocaleko pasabidean izandako ezbeharrean hildako sei gazteak gogoratzeko eta justizia eskatzeko protesta egin dute ehunka pertsonak eta kolektibok Santanderren. "Egiaren eta biktimen duintasunaren alde" lelopean, hirigunea zeharkatu dute udaletxeraino, eta bertan manifestu bat irakurri dute haien omenez.
Gizon bat atxilotu dute Bilboko Zorrotza auzoan, bi edukiontzi erretzea egotzita, eta beste zortzi erre ote dituen ikertzen ari dira
Atxilotuak bi edukiontzi erre dituela aitortu du. Sua bizkortzeko asmoz manipulatutako metxero bat zeraman aldean atxilotu dutenean.
Angulen legez kanpoko trafikoaren aurkako operazioa 10 atxiloturekin eta 400 kilo atzemanda amaitu da
Guardia Zibilak eta Jendarmeriak elkarlanean egindako operazioan, Gipuzkoan eta Iparraldean aritzen zen talde bat desegin dute.
Bartzelonan, Madrilen eta Berlinen ere Korrika!
Korrikak ez duela mugarik erakutsi du berriz ere. Larunbat honetan ehunka lagun bildu dira Bartzelonan, Madrilen eta Berlinen euskararen alde korrika egiteko. Tradizio bihurtzen ari da Euskal Herritik kanpo ere korrika egitea eta auten 50 hiri handitan antolatu dute hitzordua. Ikusmin handia eragin dute inguruan zebiltzan herritarren eta turisten artean.
Ehun bat polizia atxilotu edo ikertu dituzte Espainian azken bost urteetan, narkotrafikoarekin lotura izateagatik
EH Bilduk egindako galdera bati erantzunez, Espainiako Gobernuak jakinarazi du 106 agente atxilotu edo ikertu dituztela 2021eaz geroztik, baina ez du zehaztu zein polizia zerbitzutakoa den ikertutako edo atxilotutako pertsona bakoitza.