INDARKERIA MATXISTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Argitanek lapiko-protesta deitu du gaur Barakaldon, eraso sexista bat salatzeko

Era berean, elkarteak herritarrei dei egin die sare sozialetan kartelen bidez salatzeko azken erasoa.

Argitan Emakumeentzako Aholku Etxeak dei egin die Barakaldoko herritarrei astelehen honetan lapikoak joz protesta egin dezaten, 21:00etan, eta datozen 48 orduetan sare sozialen bidez zabal ditzaten emakume batek bertan jasandako eraso sexistaren aurrean gaitzespena adierazten duten argazkiak edota erretratuak.

Argitanek ohar baten bidez azaldu duenez, azken orduetan gizonezko bat atxilotu dute, iragan ostiralean, hilak 20, eraso sexista bat egin izana egotzita.

Elkarte feministak erasoari buruzko azalpenak eskatu dizkio Udalari, koronabirusaren pandemia dela-eta nahitaezko isolamendu egoera betean, eta emakumeek jasaten duten indarkeria eta diskriminazioaren aurka udal neurri eraginkorrak hartzeko eskatzen baitio.

"Indarkeria sexista ez da modu isolatuan eta indibidualizatuan gertatzen, gizarte patriarkal honetan, kultura mailan, komunikabideetan, Estatuan, lan merkatuan, familian edo hezkuntza sisteman emakumeok bizi ditugun desberdintasunen eta diskriminazioen ondorio baizik", salatu du Argitanek.

Zure interesekoa izan daiteke

vitoria-crimen-machista-efe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aldentze aginduen inguruan zeukan protokoloa aldarazi zion Ertzaintzari Maialen Mazonen hilketak

Maialen "arrisku handiko" biktima zen indarkeria matxistarekin lotutako kasuak aztertzen dituen Estatuko VioGen sistemaren arabera. Ertzaintzak, ordea, "arrisku txikiko" biktimatzat jo zuen. Antza denez, Polizia Nazionalaren VioGen sistemako eta Ertzaintzaren EVA sistemako artxiboak ez zetozen bat. Bestalde, Ertzaintzak berak kasuaren inguruan egindako balorazioak ere huts egin zuen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X