Koronabirusari aurre egiteko fruta eta barazki dieta gomendatu dute adituek
Immunonutrizioaren Nazioarteko Elkarteak antioxidatzaileak oinarri dituen dieta gomendatzen du, sistema immunea indartzeko eta, horrela, koronabirus bidezko balizko kutsadurari hobeto aurre egiteko.
"Ebidentzia zientifikoa dago, animaliekin eta gizakiekin egindako ikerketak baliatuta, gure immunitate-sistemak modu egokian funtzionatzeko antioxidatzaileak onuragarriak direla. Aholku orokorra dieta aberatsa, orekatua eta koloretsua jatea da, bereziki fruta eta barazkiak, antioxidatzaile eta mantenugai gehiago hartzeko, eta horrela gure defentsak handitzeko", azaldu dute.
"Mikronutriente horiek immunitate espezifikoa hobetzeko gai direla ikusi da, antigorputz gehiago sortzeaz arduratzen dena, hain zuzen ere. Egia da oraindik ez duela denborarik eman ikerketarik egiteko nutrizio-neurri horiek covid-19aren aurka babesteko edo horren eragina arintzeko balio dutela frogatzeko. Ikuspegi pragmatikotik begiratuta, baina, gomendio horiek sistema immunea eta herritarren osasuna indartzen dute, infekzioaren aurretik, bitartean eta ondoren", azaldu dute.
Elikadura bakarrik ez da nahikoa
Dietista-Nutrizionisten Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiak eta Nutrizio eta Dietetikako Espainiako Akademiak esan dutenez, elikadurak, berez, ez du koronabirus berriak edo beste edozein birusek eragindako infekzioa saihesten edo sendatzen.
Hori dela eta, osasun agintariek emandako tresnekin sintomak detektatu bezain laster, autonomia erkidego bakoitzak telefono bidez emandako argibideei jarraitzea gomendatu dute.
"Infekzioen aurrean defendatzeko eta erantzuteko mekanismoek eta berreskuratzeko gaitasunak lotura estua dute pertsonaren nutrizio-egoerarekin; beraz, elikadura-eredu egokia funtsezkoa da defentsa naturalak indartzeko eta gure organismoak infekzioak eragiten dituzten agente patogenoen aurrean ematen duen erantzuna indartzeko", adierazi du Alma Palau Dietista-Nutrizionisten Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiko presidenteak.

Emakume bat, adinekoentzako egoitza batean. Argazkia: Efe
Adinekoen kasuan
Adinekoek immunodepresiorako joera duen populazio-taldea osatzen dute. Egunean hainbat otordu egitea gomendatzen da, baita nutrizio-ahalmen handiko menu bat ere, pertsona bakoitzak jateko dituen aukeretara egokituta. Gainerako herritarrentzat bezala, lehentasunezko edariak ura izan behar du eta, ahal den neurrian, jarduera fisikoren bat (egokituta) egin behar da.
Zure interesekoa izan daiteke
Pirotecnia Valencianak Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketako Urrezko Maskorra irabazi du, laugarren urtez jarraian
Pirotecnia Valenciana su-etxea Donostiako 61. Nazioarteko Su Artifizialen Lehiaketako Urrezko Maskorrarekin saritu dute. Lehiaketa abuztuaren 8tik 14ra egin da, 2026ko Aste Nagusia dela eta, eta, horrenbestez, laugarren garaipena jarraian lortu du Gipuzkoako hiriburuan.
Llantenoko baso-sutea perimetratu eta egonkortu dute
Guztira,100 hektarea kiskali ditu suak. Datozen orduotan lanean jarraituko dute, eremua egonkortuta mantentzeko eta erabat kontrolatzeko ahaleginean aurrera egiteko.
Talibanen erregimenetik ihes egitea lortu zuten emakume afganiarrek duela 5 urte gertatutakoa gogoratu dute
Etorkizun duin baten bila alde egin zuten. Goi mailako ikasketekin, bakarrik daude hemen, senideak Afganistanen dituzte eta ezinezko ikusten dute hauek bertatik ateratzea egungo egoerarekin. Okerrena emakumeen egoera da: ezin dute ikasi, lan egin eta gizonen baimena behar dute denerako.
Begoña jai-giroz bete da Ama Birjinaren Egunean
Giro ezin hobea izan da Begoñan, Ama Birjinaren Eguna ospatzeko. Erroskillak, musika eta debozioa izan dira nagusi Basilikaren inguruan, eta jai-giroak barrualdea eta kanpoaldea hartu ditu egun berezian. Milaka lagunek parte hartu dute, beste urte batez, ekitaldi tradizionalean.
Riglosko suteak aurrera jarraitzen du Huescan, baina sugarrak ez dira herrietara iritsi
Suteak 15.000 hektarea baino gehiagori eragin die dagoeneko, eta 18 herri hustu dituzte; 600 suhiltzaile eta langile ari dira sugarrak geldiarazteko lanean.
11 pertsona intoxikatu dira Vianako kiroldegian kloro-gasa arnastuta
Kaltetuetako bi 5 eta 9 urteko haurrak dira.
5 graduko lurrikara batek Granada astindu du goizaldean
Lurrikarak Alhendinen izan du epizentroa, eta 112 larrialdi-zerbitzuak 200 dei baino gehiago jaso ditu; gainera, hamabost bat erreplika izan dira Granadako Vega inguruan, baina ez da inor zauritu.
Llantenoko baso-sutea larunbat honetarako kontrolatzea espero dute suhiltzaileek
Datozen egunotan bertan jarraitu beharko dute lanean, ingurua hoztu eta garrak berriro piztuz gero berehala itzaltzeko. Larunbatean, bost helikoptero izango dituzte berriro lanean.
Ebroko Konfederazioak jakinarazi du bat-batean ur-goraldiak izateko arriskua dagoela ia arro osoan
Hauek dira ostiral arratsaldean horien eragina jasateko probabilitate handiena duten eremuak: Araba, Nafarroa, Kantabria, Burgos, Soria, Errioxa, Aragoi, Katalunia eta Castello.
11.200 hektarea baino gehiago erre ditu Las Peñas de Riglos Huescako udalerriko suteak
Suak San Juan de la Peña monasterio zaharra inguratu du (egitura ez da kaltetu) eta monasterio berrira hurbildu da. Gizon bat atxilotu dute, sua eragin duelakoan.