28 hildako EAEn eta 11 Nafarroan, azken orduetan
Koronabirusaren pandemia dela eta, 6.320 positibo zenbatu dituzte EAEn azken 24 orduetan, eta 325 dira hildakoak jada, bezperan 28 hil ondoren, eta bigarren egunez jarraian, positibo berrien kopurua 263ra jaitsi da; datu horien arabera, Euskal Autonomia Erkidegoa "meseta fasean egon liteke", Nekane Murga Osasun sailburuak jakitera eman duenez.
Gobernu Kontseiluaren ostean Nekane Murgak Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailearekin batera emandako prentsaurrekoan esan duenez, asteleheneko 20:00ak arte bildutako datuen arabera, 6.320 pertsona kutsatu dira EAEn, 263 positibo berri erregistratu ostean, eta sendatutako eta alta emandako pertsonen kopurua 1.796 da.
Horrela, bigarren egunez jarraian, hildakoen kopuruak eta positiboek behera egin dute EAEn, 297 kutsatu eta 32 hildako gehiago zenbatu ostean.
Lurraldez lurralde aztertuta, Araban, 2.105 positibo daude (bezperan baino 56 gehiago), 379 ospitaleratuta. Bizkaian, 3.102 positibo daude (165 gehiago), 1.255 ospitalean. Gipuzkoan, 1.113 positibo daude (33 gehiago), 377 ospitalean.
Osasun sailburuak nabarmendu duenez, EAEk arreta berezia jartzen jarraitzen du infekzioa identifikatzeko probak egiten, eta, "gaur egun, 15.593 test egin ditugu, eta oraindik ere tasa oso altuetan gaude milioi biztanleko".
Horren harira, "datuak ikusita, ez bakarrik gaurkoa, baita azken egunetako sekuentzia ere, eta egindako test kopuru handia kontuan hartuta, meseta fase batean egon gintezkeela dirudi", adierazi du.
"Ezin dugu esan kutsatze kopuruak gora egingo ez duenik; badakigu gorabeherak egongo direla egunez eguneko datuak alderatuz gero, baina gaur nabarmendu nahi dugun garrantzitsuena joera aldaketa da", esan du.
Dagoeneko hiru pertsona hil dira Iparralden
COVID-19 izenarekin ezagutzen den gaitzak eragindako osasun arloko krisia hasi zenetik, gutxienez hiru lagun hil dira Ipar Euskal Herrian; horietako bi Baionako Ospitalean, eta bestea Pauekoan. Dena dela, iturri ofizialek eskainitako datu horiek ez dituzte oraindik kontuan hartzen etxean edo zaharren egoitzetan hil direnak.
Akitania Berriko ospitaleek 658 pertsona artatzen dituzte une honetan; horietatik 182 zainketa intentsiboen unitateetan daude, eta 72 hil egin dira. Ospitaleratutako pazienteetatik 277ri alta eman diete epidemia hasi zenetik.
Positiboek gora egin dute eta hildakoak gutxitu dira Nafarroan
Hamaika pertsona hil dira azken 24 orduetan Nafarroan, koronabirusa dela eta. Hala, oraingoz 123 dira birus horren ondorioz hildakoak, Espainiako Osasun Ministerioak jakitera eman duenez.
Guztira, 2.305 pertsonak eman dute positibo, azken 24 orduetan 159 positibo gehiago izan baitira. Positibo horien artean, 1.035 ospitaleratu dituzte, eta horietako 99 zainketa intentsiboetako unitatean sartu dituzte.
Sendatu diren gaixoen kopurua 161 izatetik 192 izatera pasatu da Foru Erkidegoan.
100.000 biztanleko intzidentzia metatua 304,49koa da Nafarroan, estatuko batez bestekoa (177,01) baino handiagoa.
Hildakoen eguneko marka berria, Espainian
Espainian, 94.417 koronabirus kasu berri zenbatu dituzte, hau da, igandean baino 9.222 gehiago, Osasun Ministerioak astelehen honetan argitaratutako azken datuen arabera. Gainera, dagoeneko 8.100 hildakotik gora zenbatu dituzte (8.189, hain zuzen, atzo baino 849 gehiago), Osasun Ministerioak emandako azken datuen arabera.
Izan ere, 19.259 pertsona sendatu dira, bezperan baino 2.479 gehiagok jaso baitute etxera joateko baimena, eta 5.607 paziente zenbatu dituzte zainketa intentsiboetako unitatean, igandean baino 376 gehiago.
Madrilgo erkidegoak jarraitzen du gehien kaltetutako eskualdeen buru izaten.
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroatik Gipuzkoara egingo du jauzi Korrikak bere bosgarren gauean
Araban ikusi ditu lekukoak eguneko lehen eguzki printzak, eta bertan ibiliko da Korrika eguerdia iritsi bitartean. Egino eta Ziordia arteko bidea eginda, Nafarroa iparraldean barneratuko da 13:00a aldera, Gipuzkoa helburu hartuta.
Nafarroako Gobernuak suizidioa prebenitzeko behatokia sortuko du, diziplina anitzeko profesionalen parte hartzearekin
Jokabide suizidak dituzten pertsonak prebenitzeko eta artatzeko estrategia aurkeztu du Nafarroako Osasun Departamentuak. Iaz, 39 pertsona hil ziren Nafarroan beren buruaz beste eginda.
Alerta, gas-isuri handi batengatik, Barakaldon
Ezbeharra 10:00ak aldera gertatu da, Lutxana auzoko Elorriaga etorbidean dagoen obra batean, eta horrek kezka sortu du auzokoen artean.
Hamaika pertsona atxilotu dituzte Castro Urdialesen droga-trafikoaren dirua zuritzeagatik
Operazioan 3.000 gramo kokaina baino gehiago, 7 arma labur eta 4 luze, munizioa eta dirua atzeman zituzten.
2015-2025 tartea, erregistroak daudenetik izandako beroena, Munduko Meteorologia Erakundearen azken txostenaren arabera
176 urte badira Lurraren batez besteko tenperatura neurtzen dena, eta azken 11 urteotan erdietsi dira balio altuenak. "Historia 11 aldiz errepikatzen denean, jada ez da kointzidentzia, jarduteko deia zuzena da", azpimarratu du Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiak.
CCOO sindikatua, Korrikan parte hartu ez izanaz: "Etsaien aldean jarri gaituzte"
CCOO sindikatuaren kontrako "apartheid soziala" gaitzetsi du berriro sindikatuaren Euskadiko idazkariak, Korrikan parte hartzeari "betoa" jarri diotelakoan. Bestalde, euskararen aurkako eraso judizialik dagoela ukatu egin du sindikatuak.
Osakidetzaren EPErako izen-ematea ireki da, eta probak ekainean egingo dira
Deialdiak 5.425 plaza eskainiko ditu, horietatik 2.160, berriak. Probak ekainaren 19an, 20an eta 21ean egingo dira.
Lau ibilgailuren arteko istripu bat izan da Malmasingo tuneletan, eta auto-ilarak sortu dira A-8an, Irunerako noranzkoan
Errepidea erabat irekita dago jada, baina ordu eta erdi edo eman du itxita, eta auto-ilara luzeak sortu dira. Lau lagun zauritu dira istripuan.
Albiste izango dira: Iparraldeko hauteskundeen emaitzak, Korrika eta Osakidetzako EPEa
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Hilda topatu dute Arredondon, Kantabrian, desagertutako mendizale bilbotarra
Goizeko lehen orduan aurkitu dute haren ibilgailua, eta, horri esker, mendizalea inguru horretan zebilela baieztatu, eta bilaketa-eremua mugatu dute.