Kurbaren gailurrera iritsi eta "moteltze fasea" hasi dela esan du Illak
Salvador Illa Espainiako Osasun ministroak esan du Espainiak "lehen helburua" lortu duela koronabirusaren aurkako borrokan, kutsatzeen kurbaren gailurrera iritstea, eta orain pandemiaren "moteltze fasea" hasten ari dela adierazi du.
Kongresuko Osasun eta Kontsumo Batzordean egindako agerraldian, Illak azken asteko zenbait datuk gailurrera iristea justifikatzen dutela nabarmendu du: Kutsatu berrien kopurua % 8 hazi da ostegun honetan, aurreko asteko % 18rekin alderatuta.
Era berean, zainketa berezien unitateetan sarreren igoera murriztu egin dela nabarmendu du: ostegun honetan % 4koa izan da, eta orain dela astebete % 16koa zen. Bestalde, heriotzen kopurua % 10,5ekoa da orain, joan den astean, berriz, % 19koa zen. Gainera, % 18 sendatu gehiago daude egunean, duela astebete baino bost hamarren gehiago, batez beste.
"Ez dago datu onik hainbeste hildakorekin, baina kurba egonkortu egin da. Gailurrera iristeko lehen helburua lortu dugu, moteltze fasea hasten ari baikara", esan du ministroak. Dena den, kurbaren jaitsiera bizkortzeko, "beste ahalegin bat" egin behar da. "Oraindik aste gogorrak geratzen dira, baina denon artean lortzen ari gara", argudiatu du.
Illaren arabera, izurritearen "dinamikaren" ondorioz, osasun kolapsoak jarraitu eta okerrera egingo du datozen egun eta asteetan. "Oraindik egun zailak geratzen dira gure osasun sistemarentzat", ohartarazi du.
Egoera hori gorabehera, osasun sistema erronka horren "mailan" dagoela eta egongo dela defendatu du. "Sendotasunez, eskuzabaltasunez eta elkartasunez erantzuten ari gara", esan du.
Azkenik, ministroak esan du "osasuna ekonomiaren aurretik" dagoela, "osasunik gabe ez baitago ekonomiarik", koronabirusaren ondorioak arintzeko alarma egoeran abian jarritako neurri murriztaileen harira. "Argia dago tunelaren amaieran, normaltasuna berreskuratuko dugu", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia, blusa eta nesken kalejira berriarekin, teknikarien grebak baldintzatuta
Goizean, blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatu dute, eta arratsaldean kalejira egin dute, ibilbide berria estreinatuta. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du.