38 pertsona hil dira EAEn eta 7 Nafarroan, azken 24 orduetan
EAEn 38 pertsona hil dira azken 24 orduetan koronabirusak jota, eta 441 kasu berri antzeman dira denbora tarte horretan, Espainiako Osasun Ministerioak emandako datuen arabera.
Hala, kutsatu berrien kopuruak gora egin du atzotik (360 kasu berri izan ziren) eta hildakoenak ere bai (atzo 33).
Orotara, 8.628 pertsonak eman dute positibo COVID-19 gaitzean Euskal Autonomia Erkidegoan eta hildakoak 515 dira jada. Sendatuak, berriz, 3.405.
Osasun krisia hasi zenetik 404 pertsona artatu dituzte Zaintza Intentsiboko Unitateetan.
Lurraldeka:
Araban 100 positibo izan dira azken orduetan. 2.639 dira kutsatuak, 288 ospitaleratuak eta 194 hildakoak.
Bizkaian 265 positibo berri izan dira. 4.489 dira kutsatuak, 1.124 ospitaleratuak eta 242 hildakoak.
Gipuzkoan 76 positibo berri izan dira. 1.500 dira kutsatuak, 345 ospitaleratuak eta 79 hildakoak.
Atzo 1.464 test egin ziren eta %29 izan ziren positiboak.
Nafarroan 7 hildako eta 101 kutsatu gehiago
Koronabirusen kasu positiboak 3.073ra igo dira Nafarroan, azken 24 orduetan 101 kasu gehiago agertu ondoren. Hildakoen kopurua, berriz, 178ra igo da, azken 24 orduetan zazpi pertsona gehiago hil eta gero.
Bestalde, zainketa intentsiboetako unitatean 123 paziente ospitaleratu behar izan dituzte, hau da, hiru pertsona gehiago, Espainiako Osasun Ministerioaren datuen arabera.
Halaber, 334 pazientek jaso dute alta Foru Erkidegoan, azken 24 orduetan 23 gehiagok.
674 pertsona hil dira koronabirusen ondorioz Espainian, eta kutsatzeak eta heriotzak moteltzen ari dira
Bestalde, Osasun Ministerioak igande honetan baieztatu duenez, 12.418 pertsona hil dira jada koronabirusarekin Espainian, azken 24 orduetan beste 674 pertsona hil ostean (% 5,7 gehiago).
Gainera, 6.023 kutsatu berri zenbatu dira, 130.759 dira guztira eta % 4,8koa da igoera.
Zifrak ikusita, kasu positiboek eta heriotzek gehitzen jarraitzen dute, baina aurreko egunetan baino modu motelagoan.
6.861 pertsona daude egun zainketa intentsiboetako unitateetan ospitaleratuta, 329 gehiago atzotik (aurreko egunean baino % 5 gehiago).
3.861 pertsona gehiago osatu dira COVID-19tik atzotik; beraz, 38.080 dira jada (% 11,3 gehiago), Salvador Illa buru duen sailak emandako azken datuen arabera.
Zure interesekoa izan daiteke
Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak
Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".
Gasteizek gogortu egingo du animalien ordenantza: 200 euro pixa eta gorozkiak ez garbitzeagatik, nahitaezko asegurua eta 100.000 eurorainoko isunak
Ordenantzaren eguneraketak arau-hauste arinak gogortuko ditu: egun 750 eurotik beherakoak eta 3.000 eurora iritsiko dira orain. Berritasunen artean, animalien pixa urez garbitzeko betebeharra dago, eta hori ez betetzeak 200 euroko isuna izango du.
Trafikoa bere onera etorri da N-634an, Galdakao parean, istripu baten ondorioz ia bi orduz itxita egon ondoren
Ezbeharra 14:45ean gertatu da Kortederrako gasolindegitik gertu, 96. kilometroan. Auto batek eta kamioi batek elkarren kontra jo dute, eta pertsona bat zauritu da.
Sua berriro piztu da Derion, goizaldean itzali eta ordu gutxira
Sua asteleheneko 20:30ak aldera piztu zen San Isidro auzoko baso-eremu batean, Loiuko aireportutik gertu. Suhiltzaileek sugarrak erabat itzaltzea lortu zuten arren goizaldeko 05:30ak aldera, sua berriro piztu da eta lanean ari dira une honetan, sugarrak itzaltzen.
Zestoako jaietan pertsona bati egindako eraso "bortitza" salatu dute
Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, lagun bat "bortizki" kolpatu zuten, eta erasoaren ondorioz, hezur haustura eta buruan zauriak izan zituen. Hori dela eta, ospitalera eraman zuten, eta Neurologia Zerbitzuan dago ingresatuta. Bestalde, Segurtasun Sailak zehaztu du irailaren 9ko gauerdian gertatu zela erasoa, eta biktima 40 bat urteko gizonezko bat dela.
Sexu-askatasunaren aurkako delituak batez beste % 8 hazi dira Euskadin
2025ean 2.200 kasu salatu ziren. Fiskaltzaren memoriak ohartarazi duenez, adingabeei zuzendutako prebentzio eta kontzientziazio lanak "ez dira funtzionatzen ari".
Justizia Anderrentzat plataformak gezurretan aritzea leporatu die Santurtziko Udalari eta poliziari
Ander S. T. poliziaren indarkeriak hil zuela frogatuko omen dute prozesu judizialean, eta frogetako bat aurkeztu dute: atxiloketaren bideoa. Plataformak manifestazioa deitu du urriaren 3an.
Ikasle-egoitza ala partekatutako pisua? Unibertsitateetako egoitzen eskariak gora, alokairuen garestitzeagatik
Etxebizitza partekatua aurkitzea gero eta zailagoa da, eta egoitza eta pisuaren arteko prezio-aldea txikitu egin da. Ikasle-egoitza batzuk %100eko okupaziotik gertu daude: erosotasunak, zerbitzuek eta banakako gelek gero eta ikasle gehiago erakartzen dituzte.
Espetxera eraman dute motozerra batekin hainbat gazte mehatxatu zituen gizona
Leporatzen dizkioten gertakariak irailaren 12ko goizaldean jazo ziren. Aurrekari polizialak zituen gizon hori hainbat pertsonari segika ibili zen Algortan, motozerra bat eskuetan zuela.
Eguraldi aldaketa gaurtik aurrera, eta euria asteazkenerako zein ostegunerako
Goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera. Euria egingo du bai asteazkenean baita ostegunean ere.