Emakume bat larri dago kea arnasteagatik, Zizurren izan den sute batean
Emakume bat intoxikatu da, larri, Zizurren, Santa Cruz de Ardoi kaleko 41. zenbakiko laugarren solairuan, piztutako sutean, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.
Inguruko bizilagunek 05:20 aldera deitu dute SOS Nafarroaren 112 telefonora, kea zegoela ohartarazteko.
Suhiltzaileak bertaratu direnean, erantzunik jaso ez dutenez, atea behartu behar izan dute.
Suak gela bat kaltetu du, batez ere, eta ondoko batean emakumea aurkitu dute, konorterik gabe eta lurrean. Nafarroako Ospitalera eraman dute, anbulantzia medikalizatu batean.
Suhiltzaileek sua itzali eta etxea aireztatu ondoren, 07:11 aldera itzuli dira parkera. Suak kalte handiak eragin ditu gela batean eta belztuta utzi du etxe osoa keak.
Zizurko Udaltzaingoak ere lagundu du operatiboan.