KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Egunean 50 bat joan-etorri egiten ditu Ertzaintzak, etxez-etxeko osasun zerbitzuan

Oraingoz, Gasteizen, Basaurin, Getxon, Mungian, Zallan, Balmasedan, Tolosan, Andoainen, Irunen, Deban, Eibarren, Zarautzen eta Errenterian ari dira etxez-etxeko arretarako langileei laguntzen.
Trafikoko Unitateko lau plazako furgonetak dira etxez-etxeko zerbitzuan erabiltzen ari direnak.

COVID-19a dela eta alarma egoera ezarri zenetik, Ertzaintzak egunean, batez beste, 50 bat joan-etorri egiten ditu etxez etxeko bisitak egiten dituzten lehen-mailako arretako osasun langileak garraiatzen. Orain arte, era horretako 600 bat joan-etorri egin dituzte 24 ertzainek.

Segurtasun Sailak ohar bidez jakitera eman duenez, Gasteizen, Basaurin, Getxon, Mungian, Zallan, Balmasedan, Tolosan, Andoainen, Irunen, Deban, Eibarren, Zarautzen eta Errenterian ari dira etxez-etxeko arretarako langileei laguntzen. 

Hasiera batean, Arkauteko Akademian formakuntzan dauden agenteak hasi ziren zerbitzu hori ematen, baina gerora Ertzaintzako beste sail batzuetako kideak ere batu dira etxez-etxeko arreta eskaintzera.

Lan hori egiteko erabiltzen dituzten polizia-ibilgailuak Trafikoko Unitateko lau plazako furgonetak dira. Ibilgailuetako eserlekuak plastikoarekin estalita daude, eta ibilgailu guztiak desinfektatu egiten dituzte, gutxienez, egunean behin.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu; Osasun Batzordearen telefonoa, 900 20 30 50 zenbakia, eskuragarri duzu, zalantzarik izatekotan. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Albiste gehiago gizartea

incendio vitoria-gasteiz lea dron drone
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gasteizko LEA enpresaren lantegiko sutearen aireko irudiak

Gaur arratsaldean izandako sute handia kontrolatutzat jotzen da, ez baita zabaltzerik espero, baina erabat itzaltzeko "denbora" beharko da. Suteak ez du zauriturik utzi, baina bi auzo konfinatu behar izan dituzte bi orduz, ke handia dela eta. Sutea 13:45 inguruan hasi da, eta litekeena da enpresara produktu kimikoak eramaten ari zen zisterna-kamioi batek eragitea ezbeharra.

VITORIA, 20/06/2025.- Un incendio ocurrido este viernes en la fábrica del productos de higinene personal LEA, en Vitoria, ha causado llamaradas de varios metros de altura y una densa columna de humo que es visible desde toda la ciudad. EFE / L. Rico
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sute bat piztu da LEA fabrikan, eta Arabako hiriburu osotik ikus daiteke kea

Sute handi bat piztu da Gasteizko LEA fabrikan, eta Arabako hiriburu osotik ikus daiteke kea. Langileak barrutik atera, eta suhiltzaileak bertaratu dira. Sua bertan dagoen oxigeno biltegira ez heltzeko lanean ari dira. Segurtasun Sailak etxeko lehioak itxita izateko gomendatu die inguruko bizilagunei.

Gehiago kargatu