EAEko herritarren % 68 konfinamendua apirilaren 26tik aurrera luzatzearen alde daude
Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren % 68ren iritziz, koronabirusaren hedapena saihesteko konfinamendua apirilaren 26tik aurrera ere luzatzea "egokia" litzateke, hogeigarren EiTB Focus inkestak ondorioztatu duenez. Martxoan bezala, EiTB Focusek COVID-19 gaitzak sortutako krisia izan du hizpide; oraingoan, inkestatuen % 52k esan dute krisi horrek eragin "handia" edo "nahiko handia" izango duela euren ekonomia pertsonalean.
EiTB Focus hau apirilaren 13an eta 14an egin dute, hau da, EAEko milaka herritar lanera bueltatu direnean; izan ere, amaitu egin da funtsezkoak ez diren jardueretan aldi baterako etenaldia. Horrez gain, hilabete igaro da Espainiako Gobernuak alarma-egoera dekretatu zuenetik, eta herritarrek hilabete daramate etxean konfinatuta.
Hala, inkestatuen % 68,7k esan dute egokia litzatekeela, euren iritziz, konfinamenduari apirilaren 26tik aurrera ere eustea. % 11,9ren esanetan, aldiz, ez litzateke egokia izango. Nabarmentzekoa da 36-50 urteko herritarren % 80,4k uste dutela luzapena egokia litzatekeela, hau da, gainerako herritarrek baino gehiago. Apirilaren 26an amaituko da alarma-egoeraren bigarren luzapena, eta Espainiako Gobernuak ez du erabaki oraindik Espainiako Kongresuari beste luzapenik proposatuko ote dion.

Euskal herritarren % 42,6ren iritziz, baina, egokia litzateke indarrean dauden neurriak malgutzea; adibidez, umeek kalera irteteko aukera izan dezaten. % 52,6, aldiz, ez lirateke ados egongo erabaki horrekin.

Euskadiko herritarren % 63,7 "oso kezkatuta" (% 23,9) edo "nahiko kezkatuta" (% 39,8) daude koronabirusarekin kutsatzeko aukeragatik. Martxoan egindako hemeretzigarren EiTB Focuseko datuekin alderatuta, kezka pixka bat txikiagoa da; duela aste batzuk, EAEko herritarren % 24,6 "oso kezkatuta" zeuden, eta % 43,3, "nahiko kezkatuta".

Krisiaren une honetan osasunagatik ala ekonomia pertsonalagatik kezkatuago dauden galdetu dietenean, inkestatuen % 78,2k adierazi dute osasunak kezkatzen dituela gehiago; % 11,7k, aldiz, euren ekonomia kokatu dute aurretik. 65 urtetik gorakoak daude bereziki kezkatuta euren osasunagatik; horien % 92,4k erantzun dute osasunagatik dutela kezka handiagoa.

Testuinguru honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren % 52k uste dute krisiak "eragin handia" (% 22,7) edo "nahiko handia" (% 29,3) izango duela euren ekonomian. Aurreko EiTB Focusen arabera, herritarren % 46k agertu zuten iritzi hori.

EAEko ekonomian, eragin "asko" izango du krisiak, inkestatuen % 56,4ren hitzetan; % 30,6k uste dute "nahiko" eragingo duela.

Gauzak bere onera itzultzen hasten direnean taberna eta jatetxeetan krisiaren aurretik bezala ibiliko diren ala ez ere galdetu die EiTB Focusek herritarrei. % 46,3ren hitzetan, gutxiago ibiliko gara ostalaritza-establezimenduetan, eta % 39k, aldiz, uste dute berdin egingo dugula eta aldaketarik ez dela izango.

COVID-19ak eragindako krisiaren aurretik, jende asko joaten zen ekitaldi handietara; adibidez, Realak eta Athleticek jokatzeko duten Kopako finala bezalakoetara. Herritarren % 39,1ek uste dute hemendik aurrera herritar gutxiago joango direla ekitaldi horietara; % 48,5ek, berriz, esan dute ez dela aldaketarik izango.

Udarari begira, EAEko herritarren % 80,7k pentsatzen dute 2019ko udaran baino bidaia gutxiago egingo direla Euskaditik kanpora.

Fitxa teknikoa
Gizakerrek EiTBren informazio-zerbitzuetarako egindako inkesta EAEn bizi diren 400 pertsona elkarrizketatuta egin da (Arabako 125, Bizkaiko 150 eta Gipuzkoako 125).
La= ±% 4,90, konfiantza-maila % 95, p=q=0´5, EAEko datuetarako.
Inkesta hori egiteko hautatutako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak dira.
Landa-lana 2020ko apirilaren 13an eta 14an egin zuten, elkarrizketak telefonoz eginez. Galdeketen batez besteko iraupena 5,66’ izan zen: motzenak 3 minutu iraun zuen, eta luzeenak, 13 minutu.
Zure interesekoa izan daiteke
Hamaika pertsona atxilotu dituzte Castro Urdialesen droga-trafikoaren dirua zuritzeagatik
Operazioan 3.000 gramo kokaina baino gehiago, 7 arma labur eta 4 luze, munizioa eta dirua atzeman zituzten.
2015-2025 tartea, erregistroak daudenetik izandako beroena, Munduko Meteorologia Erakundearen azken txostenaren arabera
176 urte badira Lurraren batez besteko tenperatura neurtzen dena, eta azken 11 urteotan erdietsi dira balio altuenak. "Historia 11 aldiz errepikatzen denean, jada ez da kointzidentzia, jarduteko deia zuzena da", azpimarratu du Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiak.
CCOO sindikatua, Korrikan parte hartu ez izanaz: "Etsaien aldean jarri gaituzte"
CCOO sindikatuari egindako "apartheid soziala" salatu du berriro sindikatu honetako Euskadiko idazkariak, Korrikan parte hartzeari "betoa" jarri diotelakoan. Bestalde, euskararen aurkako eraso judizialik dagoenik ukatu du.
Osakidetzaren EPErako izen-ematea ireki da, eta probak ekainean egingo dira
Deialdiak 5.425 plaza eskainiko ditu, horietatik 2.160, berriak. Probak ekainaren 19an, 20an eta 21ean egingo dira.
Lau ibilgailuren arteko istripu bat izan da Malmasingo tuneletan, eta auto-ilarak sortu dira A-8an, Irunerako noranzkoan
Errepidea erabat irekita dago jada, baina ordu eta erdi edo eman du itxita, eta auto-ilara luzeak sortu dira. Lau lagun zauritu dira istripuan.
Albiste izango dira: Iparraldeko hauteskundeen emaitzak, Korrika eta Osakidetzako EPEa
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Hilda topatu dute Arredondon, Kantabrian, desagertutako mendizale bilbotarra
Goizeko lehen orduan aurkitu dute haren ibilgailua, eta, horri esker, mendizalea inguru horretan zebilela baieztatu, eta bilaketa-eremua mugatu dute.
Iruñea kolorez eta euskararen aldeko aldarrikapenez bete du Korrikak
Milaka lagun korrika ibili dira Nafarroako hiriburuko kale eta auzoetan barrena, euskararen aldeko festa jendetsu bihurtuta. Adin guztietako pertsonak bildu dira Iruñean, indarrak hartu ondoren, kaleak energiaz, emozioz eta konpromisoz betez.
Albaceteko zale batekin eztabaidatu ostean hil den Racingeko zale baten heriotza ikertzen ari dira
Ikerketaren gertuko iturriek baieztatu dutenez, gertakariaren jatorria ez dago futbolarekin lotuta, ezta bi taldeetako jarraitzaileen arteko borrokaldi antolatu batekin ere.
EITBk Korrikaren lekukoa eraman du Iruñean
Euskararen aldeko lasterketak EITBren babesa jaso du aurten ere. 24. Korrikaren 763. kilometroa korritu du EITBk, Iruñean, Sadar kalean. Arnaitz Fernandez ("Eguraldia") eta Amaiur Elizari ("Navarra Hoy") aurkezleek eta Iruñeko egoitzako lankideek eraman dute lekukoa Nafarroako hiriburuan.