Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Herritarren artean FFP2 maskarak banatzen hasi da Loiuko Udala

Maskarak banatu dituen lehenengo udalerria litzateke Bizkaian. Gurutze Gorriko boluntarioek egingo dute banaketa etxez etxe, segurtasun neurrien artean.
Gurutze Gorriko boluntarioek egingo dute banaketa etxez etxe.
Gurutze Gorriko boluntarioek egingo dute banaketa etxez etxe. Argazkia: EiTB

Koronabirusaren kutsatzeari eta hedatzeari aurre egiteko helburuz, FFP2ko 3.000 maskarilla banatzen hasi da Loiuko Udala, Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak eitb.eus-i jakinazi dionez.

Banaketa larunbat honetan hasi da, 11:30ean, eta bost egunez luzatuko da. Gurutze Gorriko boluntarioek egingo dute banaketa etxez etxe, segurtasun neurrien artean, Larrondo auzotik hasita.

Umeentzako maskarillen inguruan galdetuta, alkateak esan duenez, baliteke bigarren sorta bat egotea eta orduan, haurrentzako maskarak ere erosiko lituzkete.

Begoñak azpimarratu duenez, herritarren artean maskarak banatu dituen Bizkaiko lehenengo udalerria da Loiu, "Euskadiko lehenetarikoa ere".

Leioak ere maskaren banaketa iragarri du (100.000 maskarilla), baina hemendik 20 egunetara iritsiko zaizkie herritarrei.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X