19 urteko mutil bat zauritu da Tuteran, nabe abandonatu batean piztutako sutean
19 urteko mutil bat zauritu da goizaldean Tuteran, nekazaritza-nabe abandonatu batean piztutako sutean, Nafarroako suhiltzaileek ostegun honetan jakitera eman dutenez. Dena dela, zauritua ez dagoela larri adierazi dute.
Foru Gobernuak jakitera eman duenez, 02:20 aldera eman diote SOS Nafarroari sute horren berri. Suteak nabeko bi solairuetako bigarrenari eragin dio (zabor eta tresna asko zeuden bertan pilatuta), baita teilatuari ere.
Gaztea Reina Sofia Ospitalera eraman dute, anbulantzian, aurpegian eta lepoan erredurak baitzituen, SOS Nafarroa larrialdiak koordinatzeko zerbitzuak bertara bidalitako osasun-taldeak sutea izan den tokian bertan artatu ondoren.
Tuterako suhiltzaileek itzali dute sua, eta Foruzaingoa eta Tuterako Udaltzaingoa ere bertaratu dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik
Alzheimerra geldiarazteko gai diren bi botikak gizarte segurantzan sartzeko galdegin dute neurologo eta elkarteek
Aita Mennik lehen hiru solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Pertsona bat atxilotu dute Ceuta Ya!-ko diputatuaren autoaren aurkako erasoagatik