Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko itsasadarraren azpiko tunelaren proiektua 8,9 milioigatik diseinatuko dute

Bizkaiko Foru Aldundiaren arabera, proiektua egiteko hiru urteko epea izango dute eta tunela 2028an egongo da martxan.
Bilboko itsasadarraren azpiko tunelaren planoa.
Bilboko itsasadarraren azpiko tunelaren planoa. Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia

Bizkaiko Foru Aldundiak 8,9 milioi eurogatik esleitu du Bilboko itsasadarraren azpiko tunelaren proiektua. Idom, Sener eta Euskontrol enpresen esku egongo da egitasmoa.

Foru Aldundiak ohar batean adierazi duenez, hiru enpresa horiek egin zuten eskaintzarik onena, esleipenaren oinarrizko prezioa (10,5 milioi euro) % 15,1ean murriztuta.

Aldi baterako enpresen elkarte horrek hiru urteko epean aurkeztu beharko du itsasadarraren azpian tunela eraikitzeko proiektua. Besteak beste, tunelaren ezaugarriak zeintzuk izango diren, ibilbidea zein izango den edo bi aldeetako errepide sarearekin lotunea nola egingo den zehaztu beharko dute.

Horrez gain, azterketa geologikoak eta geoteknikoak egin beharko dituzte. Halaber, tunel hori martxan jartzeak inguruko errepideetan izango duen eragina ikertu beharko dute.

Imanol Pradales Azpiegitura eta Lurralde Garapenerako foru diputatuak esan du Aldundiak hasierako aurreikuspenari eusten diola eta, beraz, tunela 2028an irekita egongo dela espero dutela.

Arrontegiko zubian, A8 autobidean eta Txorierriko saihesbidean egunero izaten den ibilgailuen joan-etorriak Bilbo inguruan eragindako zirkulazio arazoari irtenbidea emateko asmoz erabaki zuen Bizkaiko Foru Aldundiak itsasadarraren azpian tunela eraikitzea.  

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

VACAS Y TERNEROS LIMOUSIN DE UN AMIGO EN ERANDIO-GOIKOA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hego Euskal Herrian premiazko txertaketa baimendu dezala eskatu dio Espainiako Gobernuak Europar Batzordeari, dermatosi nodularrari aurre egiteko

Frantziako estatuarekiko mugatik hurbil dauden eskualdeetan txertatu nahi ditu Espainiako Gobernuak abelburu guztiak, hau da, Euskadin, Nafarroan eta Aragoin. Izan ere, azken orduetan foku gehiago agertu dira Frantziako Estatuan, mugatik hurbil, gainera. Neurri horren helburua da gaixotasunaren hedapena eten eta gainerako erkidegoetara ez iristea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X