Mugikortasuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zabalik dago jada AP-63 autobideko irteera Biriatun

Irun eta Hendaia arteko joan-etorriak errazteko eta Santiago zubian kolapsorik ez izateko hartu dute erabaki hori Frantziako agintariek.
Auto-ilarak Biriatun.
Auto-ilarak Biriatun. EiTBen bideo batetik hartutako artxiboko argazkia

Frantziako agintariek AP-63 autobideko lehen irteera ireki dute, Irun eta Hendaia artean ibilgailuen joan-etorriak errazteko eta Santiago zubian kolapsorik ez izateko asmoz.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakitera eman duenez, Frantziak atzo ireki zuen tarte hori, Santiago zubiaren inguruan auto-ilarak sortu ostean; izan ere, Irun eta Hendaia artean dagoen igarobide bakarra da hori.

Biriatuko lehen irteera astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, 07:00etatik 19:00etara bitartean, eta Frantziako Mugetako Poliziak (PAF) kontrolatuko du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X