Eskuratzeko erraza den farmako batek COVID-19a duten gaixo larriak salba litzake
Dexametasonak, alegia, mundu osoan eskuratzeko erraza den farmako merke batek, koronabirusaren ondorioz larri dauden gaixoen bizitzak salbatzen lagun lezake, astearte honetan argitaratu duten Oxfordeko Unibertsitatearen ikerketa baten arabera.
Talde ikertzailearen iritziz, esteroide-dosi txikien bidez ematen den tratamendu hau aurrerapen handia da COVID-19aren aurkako borrokan; izan ere, haizagailuetara lotuta dauden pazienteei erreparatuta, heren batek heriotza-arrisku txikiagoa izan dute.
Gaitzari heltzeko oxigenoa behar dutenei dagokienez, farmakoak % 20 murriztu egiten du heriotza-arriskua, aurkikuntza hauen arabera.
Munduko entsegu klinikorik handienean hainbat sendagai ari dira erabiltzen, eta Dexametasona tartean dago. Beste gaitz batzuei aurre egiteko erabiltzen dituzten tratamenduekin ari dira esperimentatzen, aztertzeko koronabirusaren aurka ere balio duten.
Ikertzaileen iritziz, farmako hori Erresuma Batuan pandemiaren hasieran eskuragarri egon izan balitz, 5.000 bizitza ere salba zitzaketen.
Gainera, kostu txikia duenez, uste dute oso onuragarria izan litekeela COVID-19ko gaixo asko dituzten herrialde pobreetan.
Ikerketaren hitzetan, koronabirusak kutsatutako 20 gaixoetatik 19k hobera egiten dute ospitaleratu gabe ere.
Mediku-zentro batean sartu behar dituzten artean, gehienek hobera egiten dute; hori bai, baliteke batzuek oxigenoa edo aireztapen mekanikoa behar izatea. Azken horiek dira arrisku handiko pazienteak, eta badirudi horiei Dexametasonak laguntza eman diezaiekeela.
Beste baldintza medikurik egotekotan, farmako hori dagoeneko erabiltzen ari dira, eta ematen du lagundu egiten duela kaltearen zati bat geldiarazten; hain zuzen ere, laguntza ematen omen du sistema immunologikoa koronabirusaren aurka borrokatzeko aktibatzen denean.
Entsegu kliniko honetan ospitalean dauden 2.000 bat pazientek parte hartu zuten, sendagaia jasota, eta horien bilakaera alderatu egin zuten sendagaia agindu ez zieten 4.000 pazienteren bilakaerarekin.
Haizagailu mekanikoekin lotuta dauden gaixoetarako, Dexametasonak heriotza-arriskua murriztu egiten du, % 40etik 28ra. Oxigenoa behar zutenei erreparatuta, heriotza-zigorra % 25etik 20ra murriztu egin zen.
MOEk aurkikuntza txalotu du
Munduko Osasun Erakundeak (MOE), koronabirusa Dexametasonarekin tratatzeko Erresuma Batuak egindako aurkikuntza txalotu du, eta Oxfordeko Unibertsitatea zoriondu du egindako ikerketarengatik.
"Oxigenoa edo aireztapen mekanikoa behar izan zuten COVID-19 gaixoen heriotza-tasa murrizteko gai izan den lehen tratamendua da", nabarmendu du Tedros Adhanom Ghebreyesus MOEko zuzendari nagusiak ohar batean, eta Erresuma Batuko ospitaleak zoriondu ditu, "bizitzak salbatzea ahalbidetuko duen aurkikuntza zientifiko horretan lagundu baitzuten".
MOEk azaldu duenez, ordea, emaitza on horiek larri zeuden pazienteetan atzeman dira bakarrik. Ildo horretatik, emaitzen analisiak koordinatuko dituela adierazi du, tratamenduari buruzko informazioa hobetzeko, eta COVID-19a duten pazienteak artatzeko gida klinikoak eguneratuko ditu.
"Aurrerapen handia"
"Orain arte, hau da heriotza-tasa murrizten duela frogatu duen farmako bakarra, eta nabarmen murriztu egiten du. Aurrerapen handia da", adierazi du Peter Horbyk, alegia, ikerketako ikertzaile nagusiak.
Beste zientzialari batek, Martin Landrayk, esan duenez, aurkikuntzek ondorengoa iradokitzen dute: haizagailu mekanikoak behar dituzten zortzi gaixoetatik, bizitza bat salba litekeela.
Oxigenoa behar dutenei erreparatuta, 20-25 kasuko bizitza bat salbatu egiten da, erantsi du.
"Onura argia da. Dexametasonako tratamendua hamar egunekoa da, eta gaixo bakoitzak 5,50 euro beharko lituzke; beraz, bizitza bat salbatzeko, 38 euro ordaindu beharko lirateke. Planeta osoan eskuragarri dagoen farmakoa da", nabarmendu du Landrayk.
Esperimentuaren arabera, Dexametasonak ez omen die laguntzarik ematen koronabirusaren sintoma arinak dituzten gaixoei, hau da, arnasteko laguntzarik behar ez dutenei.
Entsegua martxoan hasi zuten, eta proba horietan, halaber, malaria tratatzeko produktua ere sartu dute, hidroxiklorokina, hain zuzen ere; orain, baztertu egin dute, heriotzen eta arazo koronarioen kopurua areagotzeko arriskuaren aurrean beldur direlako.
Beste farmako batek, Remdesivir izenekoa bera (birusen aurkako tratamendu bat da), COVID-19a duten pazienteen susperraldi-epea murriztu egiten omen du. Erresuma Batuko zerbitzu publikoan eskuragarri dago, dagoeneko.
Fernando Simon, pozik ikerketaren emaitzekin
Testuinguru honetan, Fernando Simon Osasun Larrialdien Koordinaziorako Zentroaren zuzendaria pozik azaldu da, ikerketaren emaitzekin: "Sendagai hau hainbat herrialdetan erabili dute jada, modu errukiorrean, baina garrantzitsua da ondorio onuragarria duela frogatzen duen entsegu klinikoa egitea. Baieztatzen du hipotesia: baliteke hori erabiltzeak hilgarritasuna murriztea. Hori garrantzitsua da, eta gehiago erabiltzera bultzatzen du", azaldu du, prentsaurrekoan, Koronabirusaren Kudeaketa Teknikoko Batzordearen bileraren ostean.
Epidemiologoak "zuhurtzia" eskatu du, bai eta ikerketako emaitzak "arreta handiz irakurtzea" ere: "Emaitzak oso sendoak dira, baina ikerketa bakar bateko emaitzak, sendotasun handirik ez badute, ez dira nahikoak izaten ondorioak bermatzeko. Kasu honetan, ematen du emaitzak onak direla, eta abala izan lezake”.
Esan duenez, Osasun Sendagai eta Produktuen Espainiako Agentziak aztertu beharko ditu emaitzak, eta erabaki beharko du tratamendurako proposatzea ala ez.
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia, blusa eta nesken kalejira berriarekin, teknikarien grebak baldintzatuta
Goizean, blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatu dute, eta arratsaldean kalejira egin dute, ibilbide berria estreinatuta. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du.