Ezbeharra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilboko harrapaketa argitzeko lekukoen laguntza eskatu du Udaltzaingoak

Istripua ostegunean gertatu zen Kanpazargana eta Gabika kaleen arteko bidegurutzean. 83 urteko emakume bat hil zen istripuan.
83 urteko adinekoa harrapatu zuten kalea. Irudia: Google Maps
83 urteko adinekoa harrapatu zuten kalea. Irudia: Google Maps

83 urteko emakume bat hil zen ostegunean, furgoneta batek harrapatuta, Bilbon. Udaltzaingoak lekukoen laguntza eskatu du ostiral honetan, ezbeharra argitzeko.

Ezbeharra 12:00ak aldera jazo zen Kanpazargana eta Gabika kaleen arteko bidegurutzean. Udaltzaingoak lekukoen laguntza behar du istripua argitzeko.

Xehetasunen berri emateko Bilboko Udaltzaingoarekin harremanetan jartzea besterik ez dute balizko lekukoek, 94 420 50 40 telefonoaren edo atestados-trafico.ssc@bilbao.eus posta elektronikoaren bidez.

Bilboko Udaltzaingoaren arabera, 83 urteko emakumea kalea gurutzatzen hasi zen atzeraka maniobratzen ari zen furgoneta batek jo zuenean.

Kolpearen ondorioz, emakumea erori egin zen eta lurraren kontra jo zuen burua. Osasun-langileek bihotz-biriketako bizkortzea egin zioten biktimari istripuaren lekuan bertan, baina handik gutxira hil zen ospitalean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X