Kasu berrien kopurua 492ra jaitsi da Hegoaldean, eta pertsona bat hil da Nafarroan
Larunbatean aurreko egunean baino kutsatze berri gutxiago erregistratu dira. Ostiralean 538 positibo erregistratu ziren Hego Euskal Herrian, eta larunbatean kopurua 492 izatera igaro da.
Hala ere, uztailaren 15etik izan den lehen heriotza gertatu da, Nafarroan.
Bizkaiak eguneko kopuru handiena duen lurraldea izaten jarraitzen du, 268 positiborekin. Nafarroan 102 kasu berri erregistratu dira; Araban, 61, eta Gipuzkoan, 47. EAEn erregistratutako 3 positibo autonomia erkidegotik kanpo bizi diren pertsonak dira.
Azken 24 orduetan 5.685 PCR proba egin dira EAEn eta 1.567 Nafarroan.
Ramuntxo Berri tabernako agerraldiarekin lotuta 3 positibo aurkitu dira. Uztailaren 26tik abuztuaren 3ra bitartean Donostiako taberna horretan egon diren 603 pertsonari egingo diote PCR proba Okendoko Kultur Etxean.
Galdakaon, Muguru tabernarekin lotutako behaketari ekingo diote gaur. Uztailaren 27tik abuztuaren 4ra bitartean taberna horretan egondako 420 pertsona daude deituta, PCR proba egiteko.
Astelehenera arte ez du emango Osasun Sailak ospitaleratzeei edo R0 indizeari buruzko daturik.
Nafarroako datuak
Nafarroako Foru Erkidegoko kasu berrien % 52 15 eta 44 urte bitarteko pertsonak dira. Ospitaleratze berriei dagokienez, atzo bi izan ziren. 43 gaixo daude ospitaleetan, horietako sei ZIUn.
Kasu gehienak Iruñerrikoak dira (% 57), gehi Iruñeko osasun eremua osatzen duten beste tokiak (% 11). Tuterako osasun eremukoa da % 23 eta Lizarrakoa % 9.
Adinari dagokionez, % 52k 15-42 urte dituzte, eta % 30ek 45-75 urte. Ondoren, 0 eta 14 urte bitarte dituzte kasuen % 13, eta 75 urtetik gora % 5ek. Kasu berrien bataz besteko adina 39,5 urtekoa da.
Bi pertsona ospitaleratu zituzten atzo covid-19agatik, eta beste pertsona bat hil zen (lehenengo biktima uztailaren 15etik). Guztira, 530 pertsona hil dira Nafarroan koronabirusagatik.
43 pertsona daude ospitaleetan arrazoi honengatik. ZIUn sei lagun daude, eta etxean, beste sei.
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia, blusa eta nesken kalejira berriarekin, teknikarien grebak baldintzatuta
Goizean, blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatu dute, eta arratsaldean kalejira egin dute, ibilbide berria estreinatuta. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du.