Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

12 positibo atzeman dituzte Elorriko egoitza batean

Zentroko langile batek positibo eman ostean atzeman dituzte gainerako kutsatzeak. Orain arte, Bizkaiko egoitzetako 93 erabiltzailek eman dute positibo.
Gizarte Laguntzarako Foru Erakundearen egoitza Elorrion.
Gizarte Laguntzarako Foru Erakundearen egoitza Elorrion. Irudia: Google Maps.

Bizkaiko Foru Aldundiak COVID-19aren foku berri bat atzeman du Gizarte Laguntzarako Foru Erakundeak Elorrion duen egoitzan: sintomarik ez duten 11 erabiltzaile eta langile bat kutsaturik daude.

Zentroko langile batek positibo eman ondoren, Elorrioko egoitzako 55 erabiltzaileen eta 58 profesionalen artean baheketa egin zen, Aldundiak jakinarazi duenez. Guztira, sintomarik gabeko 11 erabiltzaile positibo identifikatu zituzten.

Erabiltzaile horiek ostegun honetan bertan eramango dituzte kutsatuak artatzeko Birjinetxeko unitate soziosanitariora.

Kutsatu berri horiekin, 93 dira COVID-19an positibo eman duten Bizkaiko egoitzetako erabiltzaileak, duela bi egun baino sei gehiago. Langileei dagokienez, 62 positibo daude.

Abuztuaren 19ko lanaldia amaitzerako, Bizkaian adinekoentzat baimenduta zeuden 155 egoitzetan, orotara 10.748 plaza dituztenak, 42 erabiltzaile positibo zeuden. Halaber, beste hiru erabiltzaile ospitaleratuta daude, eta egoitzetan, berriz, 1.623 erabiltzaile sendatu dira.

Birjinetxeko koronabirus bidezko infekzio-kasuak artatzeko unitate espezializatuan 66 pertsona daude, eta horietatik, 48 egoitza-zentroen sareko erabiltzaileak dira. Horiez gain, hauskortasun-egoeran dauden 18 pertsona daude bertan, eta ospitaleratu ostean, berrogeialdia egiten ari dira.

Egun, egoiliar gaixoak dituzten hiru zentro daude: Truiondo-Zamudio (26), IMQ Igurco Zorrozgoiti-Bilbao (15) eta Miranda Fundazioa (1).

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Akusatutako irakaslearen ikasle ohia: "Guk ere lekuz kanpo zeuden iruzkinak entzun behar izan genituen 11-12 urte genituenean"

Oiartzungo Elizalde ikastetxean irakasle akusatuaren ikasle izan ziren hainbat emakume Gipuzkoako Probintzia Epaitegira hurbildu dira gaur biktimei babesa ematera. Horietako batek azaldu duenez, 11-12 urte zituztenean "iruzkin lizunak" egiten zizkien gizonak, eta epaiketan entzundakoaren aurka, ziurtartatu duenez, gizona bera zen gerturatzen zitzaiena eta "lekuz kanpoko iruzkinak" egiten zizkiena. Ikasgelan bideo pornoak jartzen zizkiela eta hitz-joko lizunak egiten zituela esan dute, eta "nazkagarria" eta "lotsagabea" zela.  

Precinto policial para impedir el paso en la pasarela de la senda costera de Cabo Mayor a la playa de La Maruca, en Santander, que siempre ha tenido 'fama', no solo por el número de vecinos y turistas que la pasean diariamente, sino porque generó la constitución de dos plataformas para su ejecución sostenible, dos proyectos inacabados y, por desgracia, un final trágico el pasado martes. cuando tras el derrumbe este martes de la estructura de madera de EL Bocal de dicha senda lo que provocaó la muerte de cinco jóvenes, otra está desaparecida y una séptima de encuentra ingresada en la UCI del hospital de Valdecilla. EFE/ Celia Agüero Pereda
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Epailearen arabera, Estatuko administrazioarena zen El Bocaleko pasabidea mantentzearen ardura, eta ikerketapean jarri ditu Trantsizio Ekologikoko bi funtzionario

Epailearen ustez, Estatuko administrazioa da martxoaren 3an Santanderko hondartza horretan istripua izan zen pasabidearen "kontserbazio-egoera eta mantentzea egokia zela bermatzeko arduradun bakarra", eta pasabide horretako eta beste batzuetako lanak "amaitu gabe" daudela. Sei pertsona hil ziren eta bat larri zauritu zen, martxoaren 3an, itsaso ondoko pasabidea behera etorrita. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X