Espainiako Gobernua erkidegoekin bilduko da gaur, zahar etxeetako egoera aztertzeko
Espainiako Gobernuaren Gizarte Zerbitzuetako Presidenteordetzak autonomia erkidego guztietako ordezkariak biltzen dituen zaharren egoitzetako lantaldearen bilera deitu du astelehen honetarako, abuztuak 24, COVID-19ren agerraldien inguruen berri eman dezaten, baita aurre egin behar dieten premien edo zailtasunen berri ere.
Pablo Iglesiasek zuzentzen duen sailak ohar baten bidez azaldu duenez, bilera horretan, halaber, gizarte-zentro erresidentzialen eta osasun sistemen artean ezarritako koordinazio mekanismoak aztertuko dituzte, baita Erantzun Goiztiarreko Plana egoitzez bestelako gizarte-zerbitzuetara egokitzea ere, eta martxoan eta apirilean egindako gomendioen dokumentu teknikoak eguneratuko dituzte.
Koronabirusaren aurrean egoitzek duten egoera aztertzeko lantaldea ekainaren 18an sortu zen, eta ekainaren 25ean eratu zen, lehen bilera egin zenean. Bigarrena abuztuaren 4an izan zen, modu telematikoan; beraz, astelehenekoa hirugarren topaketa izango da.
Zentro horietako patronalek bilera horietan egotea eskatzen dute, "pandemiaren hilabete hauetan egoitzen benetako egoera zein den ezagutzen dugulako eta, batez ere, ditugun zailtasunak eta gabeziak ezagutzen ditugun bakarrak garelako".
Zure interesekoa izan daiteke
Ezkontzak % 8,4 gutxitu dira Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak