477 kasu gehiago atzeman dituzte EAEn azken orduetan
EAEn, 477 positibo atzeman dituzte azken 24 orduetan PCR proben bidez. Bestalde, Nafarroan beste 92 kasu positibo atzeman zituzten atzo, eta hiru pertsona ospitaleratu zituzten covid-19aren eraginez. Dena dela, ez zen inor hil koronabirusaren ondorioz.
Zehazki, Euskadin baieztatutako kasu berrietako 271 Bizkaian atzeman dituzte, 132 Gipuzkoan eta 55 Araban. Horrez gain, EAEtik kanpo bizi diren 19 pertsonak positibo eman dute azken orduetan.
Halaber, gaitza atzemateko 5.669 PCR egin zituzten atzo, Osasun Sailak ohar baten bidez jakitera eman duenez. Hain zuzen ere, ondorengo herri hauetan atzeman dituzte koronabirus kasuak:
Gipuzkoan: Anoeta (6), Aretxabaleta (2), Asteasu (1), Azkoitia (1), Azpeitia (5), Beasain (1), Bergara (3), Donostia (66), Errenteria (2), Getaria (1), Hernani (1), Hondarribia (5), Ibarra (1), Ikaztegieta (1), Irun (6), Irura (1), Lasarte-Oria (5), Legazpi (1), Mutriku (2), Ordizia (1), Orio (2), Oñati (1), Pasaia (6), Tolosa (2), Urretxu (1), Zarautz (6), Zestoa (1) eta Zumaia (1).
Bizkaian: Abadiño (1), Abanto Zierbena (1), Areatza (1), Arrankudiaga (1), Arrigorriaga (1), Aulesti (9), Balmaseda (1), Barakaldo (11), Barrika (1), Basauri (5), Berango (1), Bermeo (1), Berriatua (1), Bilbo (61), Derio (3), Durango (12), Elorrio (10), Erandio (5), Galdakao (3), Gatika (2), Gernika-Lumo (37), Getxo (18), Gorliz (4), Ibarrangelu (2), Kortezubi (1), Leioa (3), Lekeitio (2), Markina-Xemein (6), Maruri-Jatabe (1), Meñaka (2), Mungia (8), Murueta (1), Muskiz (2), Muxika (5), Nabarniz (1), Ondarroa (2), Ortuella (1), Plentzia (1), Portugalete (7), Santurtzi (7), Sestao (4), Sopela (4), Ugao-Miraballes (7), Trapagaran (3), Zaldibar (2), Zalla (1), Zaratamo (2), Zeberio (1) eta Zornotza (5).
Araban: Amurrio (3), Artziniega (5), Oion (1), Gasteiz (38), Zanbrana (1) eta Zuia (7).
Azken orduetan positibo eman duten pertsonen profilari dagokionez, 222 emakumeak dira eta 255 gizonak. Gainera, positibo eman duten gehienek 69 urte baino gutxiago dituzte; batez ere, 20 eta 29 urte bitartean (100 kasu).
Covid-19a duten 68 pertsonak 10 eta 19 urte bitartean dituzte, eta 71k, berriz, 30 eta 39 urte bitartean. Gainera, azken orduetan atzemandako 26 kasutan, gaixoek 0 eta 9 urte bitartean dituzte.
Osasun Sailak jakinarazi du, halaber, positibo eman duten 69 pertsonak 40 eta 49 urte bitartean dituztela, 64k 50-59 urte bitartean, 33k 60-69 urte bitartean eta beste 46k 70 urtetik gora.
1,10 da gaurko R0 indizea (atzo ere 1,09 zen).
Ospitaleetako egoerari dagokionez, egun 29 pertsona daude zainketa intentsiboetako unitateetan ospitaleratuta, Osasun Sailak eguneroko oharrean emandako datuen arabera. Une honetan, 26 pertsona daude covid-19arekin lotuta ospitaleratuta ohiko geletan.
92 kasu gehiago atzeman dituzte Nafarroan azken orduetan
Bestalde, Nafarroan beste 92 koronabirus kasu positibo atzeman zituzten atzo. Guztira, gaitza atzemateko 1.571 PCR proba egin zituzten. Dena dela, ez zen inor hil koronabirusaren ondorioz.
Atzo, Tuterako Osasun arloan atzeman zituzten positibo gehien, beste egun batez. Hala, kutsatze gehienak senideekin eta lagunekin izandako topaketetan gertatzen dira. Ildo horretatik, kasuen isolamenduak etxean bertan egin behar direla azpimarratu du Nafarroako Gobernuak ohar batean, bizikideekin kontakturik izan gabe, eta ez dela bilera sozialik egin behar senideen edo lagun taldeen artean gaineratu du.
Baieztatutako kasuen batez besteko adinari dagokionez, 15-29 urteko taldea da nagusi (kasu guztien % 33), eta, jarraian, 30-44 urteko taldea (% 22). Ondoren, 45-59 urte bitarteko adin-tartea dago (% 16) eta 0-14 urte bitartekoa (% 11). Positibo berrien % 13k 60 eta 74 urte bitartean dituzte, eta %5ek 75 urte baino gehiago. Ildo horretatik, kasu berrien batez besteko adina 38,4 urtekoa da. Generoari dagokionez, kasu berrien % 52 emakumeak dira, eta % 48, gizonezkoak.
Bilakaera epidemiologikoaren ikuspuntutik aztertuta, atzo hiru pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, baina ez zen inor hil covid-19aren eraginez; beraz, pandemia hasi zenetik, 533 pertsona hil dira Nafarroan koronabirusaren ondorioz.
Bestalde, Nafarroako ospitale-sarean 55 pertsonak jarraitzen dute ospitaleratuta, horietatik zortzi zainketa intentsiboetako unitateetan (ZIU) daude eta beste sei etxean. Gainerakoak, 41 gaixo, ospitaleko geletan daude. Pertsona horiek guztiek positibo eman zuten PCR proba batean, infekzio hori ospitaleratzeko arrazoia izan ala ez.
Azkenik, detekzio goiztiarreko sistemari eta kasu zein kontaktu estuen jarraipenari dagokionez, 1.571 PCR proba egin zituzten atzo osasun-sare publikoan. Pandemia hasi zenetik 9.055 positibo baieztatu dituzte guztira (atzo beste 92 kasu atzeman zituzten).
Zure interesekoa izan daiteke
Errepideak moztuta, ibaiak gainezka, argi-mozketak... Andaluziak borrasken ondorioak pairatzen jarraitzen du
Bizilagun askok egunak daramatzate etxetik kanpora; oraindik 3.500 lagun daude kiroldegietan edo hoteletan. Etxera itzuli ahal izan direnek lokatza eta ura aurkitu dituzte nonahi.
Lezaman hilik aurkitutako gizonaren ustezko hiltzailea atxilotu dute Bilbon
Biktima 60 urteko Barakaldoko bizilaguna zen. Joan zen ostiralean aurkitu zuten hilik Lezamako Ganguren gainaren inguruan.
Epaiketan, bederatzi gaztek ziurtatu dute euren entrenatzaileak, Osasunako ikuskatzaile ohiak, sexu-mezuak bidaltzen zizkiela
Errioxako Auzitegiak auzipetuaren aurkako lehen saioa egin du astearte honetan, 16 urtetik beherakoei sexu-abusuak egitea egotzita.
Yala Nafarroak otsailaren 21ean kalera irteteko deia egin du Palestina ahaztu ez dadin
Manifestazioa 17:00etan egingo dute, Iruñean, Israelgo Estatuaren zigorgabetasuna salatzeko. Egun horretan Osasunaren eta Real Madrilen partidara joango diren zaleek ere manisfestaziora joateko aukera izango dutela azpimarratu du elkarteak.
Elisa Mouliaak aurrera jarraituko du Errejonen aurkako akusazioarekin, eta laguntza eskatu die beste biktimei
Aktorearen hitzetan "arbuiagarria da" Fiskaltzak diputatu ohiaren absoluzioa eskatu izana, Mouliaak auzitik irtetea erabaki ostean. Azaldu duenez, hamar hilabetez egon da Errejonek "jazarri, umiliatu eta inbaditu" zuela "frogatzen". Errejonen beste biktima batzuei auzian "gutxienez modu anonimoan" agertzeko eskatu die.
Arartekoak kritikatu du zezenketen legeak ez dituela adingabeengan sortzen dituen eraginak kontuan hartzen
Arauak sokamuturra, errekortariak edo entzierroak bezalako ospakizunei buruz dihardu, betiere 16 urtetik beherakoentzat badira eta tutoreen baimena behar badute.
Euskadiko biztanleen % 10,2 atzerritar nazionalitatekoak dira eta % 14 atzerrian jaioak
Zehazki, iazko urtarrilean 226.367 biztanlek zuten atzerritar nazionalitatea Euskadin, hau da, biztanleria osoaren % 10,2; 2024ko urtarrilean baino hiru hamarren gehiago, eta Espainiako Estatuko % 14,1eko batezbestekoaren azpitik.
35 urteko preso bat hil da Arabako espetxean
Espetxeetako egoera salatzeko, elkarretaratzea deitu du Salhaketa elkarteak datorren ostiralerako, 12:30ean, Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan.
Errejonek ez du ahozko epaiketaren hasieraren jakinarazpena jasoko, Mouliaak salaketa erretiratu ote duen argitu arte
Elisa Mouliaak agerraldia egingo du gaur, asteartea, eguerdian, "akusazio partikularrak jarraituko duen ala ez iragartzeko". Alfredo Arrien abokatuarekin batera agertuko da kazetarien aurrean, atzo bertan "zer erabaki hartu aztertzen" ari zela jakinarazi ostean.
Gizon bat ikertzen ari dira, Beran, semearen eskola-autobuseko gidariari eraso egiteagatik
Antza denez, adingabea lo geratu zen autobusean, eta ez zen ohiko geltokian jaitsi. Ondoren, ibilgailua aparkatuta zegoen lekuan aurkitu zuten.