Madrilgo 37 gunetan mugikortasuna mugatuta dute gaurtik hasita
Koronabirusaren pandemiaren ondorioz egoera kritikoa dute Madrilgo Erkidegoan, eta kutsatzeen gorakada gelditzeko asmoz, neurri murriztaile berriak sartu dira indarrean, ostiralean Isabel Diaz Ayuso presidenteak, Enrique Ruiz Osasun kontseilariak eta Ignacio Agudo presidenteordeak iragarritakoaren ildotik.
Taldean bildu daitezkeen pertsonen kopurua 10etik 6ra jaistea erabaki dute, eremu publikoetan nahiz pribatuan. Neurri hori Madrilgo Erkidego guztian izango du eragina.
Halaber, agerraldi larrienak izan diren 37 zonatan mugikortasuna murriztuko dute eta, ondorioz, herri edo gune horietan bizi diren herritarrak lanera, ikastetxera edo obligazio legalak betetzeko soilik mugitu ahalko dira. Neurri honek 855.193 herritarrengan —Madrilgo Erkidegoko biztanleriaren % 13— izango du eragina.
Gune horietan tabernak eta dendak beranduenez 22:00etan itxi beharko dituzte eta edukiera % 50era murriztuko dute.
Aipatu neurriak 14 egunez egongo dira indarrean, baina egoera hobera egingo ez balu, Madrilgo Gobernuak salbuespen egoera luzatzeko aukera izango du.
"Alarma egoera ezarri behar izatea saihestu behar dugu, baina batez ere isolamendua; berriro etxean bakartu behar izanez gero, ekonomiaren hondamendia izango da", ohartarazi du Isabel Diaz Ayusok. Ildo horretan, iragarri du datorren astean milioi bat test egingo dituztela birusa kontrolatzeko asmoz.
Aipatu 37 guneetan 100.000 biztanleko 1.000 positibo baino gehiago antzeman dituzte. Madrilgo Erkidegoan detektatu dituzten kasuen % 25 zona horietan izan dira.
Carabanchel, Usera, Villaverde, Villa de Vallecas, Puente de Vallecas eta Ciudad Lineal distrituetako 26 zona eta Fuenlabrada, Humanes, Moraleja de Enmedio, Parla, Getafe, San Sebastian de los Reyes eta Alcobendas herrietako 11 zona dira.
Debeku berriak
Herritarrek galarazita izango dute aipatu guneetan sartzea edo ateratzea. Mugikortasuna baimenduta egongo da erietxera, lanera, ikastetxera, ohiko bizilekura joateko edo adineko pertsonak eta laguntza behar dutenak zaintzeko bada.
Era berean, posible izango da banketxera, epaitegira, agiri ofizialak berritzera, azterketa edo proba ofizialak egitera joatea.
Sei pertsona baino gehiago biltzea debekatuta egongo da, eremu publikoan eta pribatuan, baina ez lantokian edo erakundeetan.
Dendek eta tabernek % 50eko edukiera izango dute eta beranduenez 22:00etan itxi beharko dute. Edonola ere, ostalarien kasuan, ordu horretatik aurrera etxera janaria eramateko aukera izango dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Sutea piztu da Urkila-Elgea mendilerroan, Barrundian
Bart piztu dira garrak, ustez ekaitzaren ondorioz, ez baita baztertzen tximista batek eragindakoa izatea. Suhiltzaileak bertaratu dira.
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.