Dagoeneko 23 ikaslek eman dute positibo Bilboko Miguel de Unamuno egoitzan
EHUko Miguel de Unamuno egoitzako ikasleen artean egiten ari diren behaketaren ondorioz, dagoeneko 23 koronabirus kasu atzeman dituzte, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak azaldu duenez.
Eusko Jaurlaritzak astean behin egiten duen gobernu bileraren ostean eskainitako prentsaurrekoan Osasun sailburuak esan duenez, atzo hasi ziren Miguel de Unamuno egoitzan behaketa egiten. Igandeaz geroztik bakartuta daude ikasleak 17 COVID kasu atzeman ondotik.
Sagarduiren hitzetan, zuhurtziaz jokatzeko egin dute prebentziozko behaketa hau, nahiz eta hasieratik argi zuten fokua non zegoen. Sailburuak emandako datuen arabera, orain arte 23 positibo kasu atzeman dira.
Deustuko kasuaz galdetuta, sailburuak esan du egoera "bestelakoa" dela, eta guztiei behaketa egiteko aukera egon, badagoela, nahiz eta "kontrolpean egon bai kasuen kopurua baita fokuak ere". Momentuz daturik ez dutela esan du, eguneratzen ari baitira.
Bestalde, sasoikako langileei buruz galdetuta, sailburuak esan du mahats-bilketara joan aurretik egiten ari diren behaketek zenbait foku atzematea ahalbidetu dutela. "Oso gutxi dira positibo eman dutenak eta lan guztiak martxa onean doaz, denboraz dabiltza lanean", azaldu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak