Hezkuntza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

268 ikasgela daude bakartuta EAEko 172 ikastetxetan

Guztira, Euskal Autonomia Erkidegoan dauden 17.554 ikasgelen % 1,52 daude isolatuta, baina ikastetxe guztiak daude zabalik.
268 ikasgela daude bakartuta EAEko 172 ikastetxetan
268 ikasgela daude bakartuta EAEko 172 ikastetxetan. Argazkia: Irekia.eus

Euskadin 172 ikastetxetako 268 ikasgela daude bakartuta, COVID-19 kasuak atzematearen harira. Hortaz, asteartean baino zortzi gela gehiago daude isolatuta. Dena den, ikastetxe guztiak daude zabalik gaur egun.

Hezkuntza Sailak emandako informazioaren arabera, asteazken honetan, 12:00etan, jasotako datuek erakusten dute EAEn dauden 17.554 ikasgelen % 1,52 daudela isolatuta.

COVID-19 kasuak izan badira ere, ez dago aurrez aurreko eskolak bertan behera utzi behar izan dituen zentrorik.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Guggenheim Urdaibai proiektua "herri mugimenduak geldiarazi" duela ospatu dute Gernikan

Gernikan gaur ospatu dute Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera uzteko abenduan hartu zen erabakia. "Herri mugimenduaren garaipena" izan dela proiektu hori geldiaraztea, eta "herritarren borrokari esker gelditu" dela ospatu dute mosaiko erraldoi bat osatuz. Argi eta ozen aldarrikatu dute "gizarte antolatua gai dela erakunde eta agintarien burugabekeriei aurre egiteko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X