600 PCR proba egingo ditu Osasun Departamentuak gaur Tuteran
Bizitokia kontuan izanda aukeratu dituzten 600 pertsonari PCR proba egingo die Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak gaur, Tuteran.
COVID-19 kasuak atzemateko azterketak Tuterako Reina Sofia Ospitaleko aparkalekuan egingo dituzte (Foruzaingoaren polizia-etxetik gertuen dagoen parkingean), 08:30etik 20:30era bitartean. Ausaz aukeratutako pertsonen artean egingo dituzte probak.
Logistika kontuetan Tuterako Udalarekin elkarlanean aritu da Osasun Departamentua. Udalean obren ardura dutenek ospitaleko parkinga prestatu eta antolatu dute. Karpa batzuk jarri dituzte, eta, hortaz, parkinga itxi egin dute. Bestalde, Babes Zibileko boluntarioek PCR probak egiten lagunduko dute.
Birusaren kutsatze kopuru handia zela eta, Tuterak alkateak duela aste batzuk eskatu zuen hautazko behaketa bat egiteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik
Alzheimerra geldiarazteko gai diren bi botikak gizarte segurantzan sartzeko galdegin dute neurologo eta elkarteek
Aita Mennik lehen hiru solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Pertsona bat atxilotu dute Ceuta Ya!-ko diputatuaren autoaren aurkako erasoagatik