Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lehendik gaixorik zegoen adingabe bat hil da COVID-19arekin EAEn

EAEn koronabirusarekin hil den lehen haurra da. Kutsatze berrien% 28 20 urtetik beherakoen artean izan dira.
Osasun langile bat neska bati PRC proba egiten.
Koronabirus bidezko kutsatzeen % 28 20 urtetik beherakoen artean gertatu dira. Argazkia: EiTB

9 urtetik beherako adingabe bat hil da EAEn COVID-19arekin, Eusko Jaurlaritzak ostegun honetan zabaldutako datuen arabera. Adingabeak patologiak zituen aurretik.

EGUNERATZEA 2020/09/28: EiTBk jakin duenez, EAEn hildako adin txikikoak ez zuen koronabirusa.

Azken 24 orduotan, koronabirus bidezko kutsatzeen % 28 20 urtetik beherakoen artean gertatu dira, batez ere 17 eta 18 urte bitartekoen artean, baina Eusko Jaurlaritzak ez dio eskola-jarduerari egozten.

Osasun Saileko eta Osakidetzako Zaintza eta Kontrol Programaren koordinatzaileak, Ignacio Garitanok, EAEko egoera epidemiologikoa aztertu du. Gaur 518 kutsatze jakinarazi dira, baina positiboen tasak % 5etik behera jarraitzen du, zehazki, % 4,7an.

Milatik gora kutsatu berrietatik, 145 zero eta hemeretzi urte bitarteko haur eta gazteei dagozkie; 10 eta 19 urte bitarteko nerabeei dagozkie 110; 40 eta 49 urte bitartekoen artean 86 kutsatze izan dira; eta 34 izan dira 0tik 9 urtera arteko haurren artean.

Garitanok azaldu duenez, pandemiak eskola eremuan eta eskolatzeko adinean dauden gazteen artean izan duen bilakaera arretaz aztertzen ari da Jaurlaritza, eta aitortu du "zaila" dela non kutsatu ahal izan diren zehaztea.

Hala eta guztiz ere, esan du "oso litekeena" dela kutsatze horiek eskola-eremuan gertatu ez izana, kontuan hartuta adin-tarte horretako gazte zaharrenak (17-18 urte) gainerako ikasleak baino beranduago sartu zirela eskoletan, eta aurrez aurreko eskolak horien artean ez direla nagusi.

Eskoletan, Garitanok jakinarazi du azken astean 3 eta 16 urte bitarteko 188 haur eta gaztek positibo eman dutela eta, ondorioz, 2.000 pertsona inguru (zuzeneko kontaktuak) isolatu dituztela EAEn, hau da, 10,7 pertsona ikasle bakoitzeko.

Ostegun honetan argitaratu den asteroko txosten epidemiologikoan jasotako datuen arabera, pandemia egonkortu egin da EAEn; izan ere, azken 14 egunetan 100.000 biztanleko intzidentzia-tasa 320,6 izan zen igandean, eta abuztuaren 22an 319,4koa zen.

Irailaren 14tik 20ra bitartean, EAEn PCR bidez baieztatutako 3.245 kasu positibo atzeman zituzten; horietatik 1.492 Bizkaian kutsatu ziren, 1.118 Gipuzkoan, eta 483 Araban. Beste 152 ohiko bizilekua autonomia-erkidegotik kanpo duten pertsonak ziren.

Aste honetan 322 senda agiri eman zituzten ospitalean; 85 pertsona hil ziren, baina 62 izan ziren COVID-19ak zuzenean eragindako heriotzak.

Datu horiekin, EAEn 1.898 pertsona hil dira koronabirusarekin izurritea hasi zenetik, hau da,% 3,8ko hilkortasun-indizea izan du gaitzak.

Ospitaleetako egoera "ona" dela nabarmendu du Garitanok, ospitaleratutakoen % 32 baino ez baitira COVID-19aren ondorio.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Akusatutako irakaslearen ikasle ohia: "Guk ere lekuz kanpo zeuden iruzkinak entzun behar izan genituen 11-12 urte genituenean"

Oiartzungo Elizalde ikastetxean irakasle akusatuaren ikasle izan ziren hainbat emakume Gipuzkoako Probintzia Epaitegira hurbildu dira gaur biktimei babesa ematera. Horietako batek azaldu duenez, 11-12 urte zituztenean "iruzkin lizunak" egiten zizkien gizonak, eta epaiketan entzundakoaren aurka, ziurtartatu duenez, gizona bera zen gerturatzen zitzaiena eta "lekuz kanpoko iruzkinak" egiten zizkiena. Ikasgelan bideo pornoak jartzen zizkiela eta hitz-joko lizunak egiten zituela esan dute, eta "nazkagarria" eta "lotsagabea" zela.  

Precinto policial para impedir el paso en la pasarela de la senda costera de Cabo Mayor a la playa de La Maruca, en Santander, que siempre ha tenido 'fama', no solo por el número de vecinos y turistas que la pasean diariamente, sino porque generó la constitución de dos plataformas para su ejecución sostenible, dos proyectos inacabados y, por desgracia, un final trágico el pasado martes. cuando tras el derrumbe este martes de la estructura de madera de EL Bocal de dicha senda lo que provocaó la muerte de cinco jóvenes, otra está desaparecida y una séptima de encuentra ingresada en la UCI del hospital de Valdecilla. EFE/ Celia Agüero Pereda
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Epailearen arabera, Estatuko administrazioarena zen El Bocaleko pasabidea mantentzearen ardura, eta ikerketapean jarri ditu Trantsizio Ekologikoko bi funtzionario

Epailearen ustez, Estatuko administrazioa da martxoaren 3an Santanderko hondartza horretan istripua izan zen pasabidearen "kontserbazio-egoera eta mantentzea egokia zela bermatzeko arduradun bakarra", eta pasabide horretako eta beste batzuetako lanak "amaitu gabe" daudela. Sei pertsona hil ziren eta bat larri zauritu zen, martxoaren 3an, itsaso ondoko pasabidea behera etorrita. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X