Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroa eta EAE, Espainiako Estatuan PCR proba gehien egiten dituzten erkidegoak

Foru Erkidegoan, 1.000 biztanleko 411,2 proba egiten dituzte, eta EAEn, 376,8.
Osasun langile bat emakume bati PRC proba egiten.
Osasun langile bat emakume bati PRC proba egiten. ETBko bideo batetik ateratako argazkia

Nafarroako Foru Erkidegoa eta Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE) dira Espainiako Estatuan koronabirusa atzemateko PCR proba gehien egiten dituzten erkidegoak. Zehatz esanda, Euskadiko osasun zerbitzuak 822.233 test egin zituen urriaren 1era arte, hots, 1.000 biztanleko 376,8 PCR proba. Aurretik du Nafarroa, 1.000 biztanleko 411,2 egin baititu. Espainiako Estatuko batez besteko tasa 214,78koa da.

Proba horiez gain, Osakidetzak 142.214 test azkar egin zituen hilaren 1era arte. Bestela esanda, 1.000 biztanleko 65,18ko tasa du EAEk; Espainiako Estatuko batez bestekoa 51,5ekoa da.

Nafarroan, Osasunbideak 58.172 proba azkar egin zituen aipatu datara arte. Tasa, beraz, 89,15ean du Foru Erkidegoak.

Esan bezala, Nafarroa da Espainiako Estatuan PRC gehien egiten dituen erkidegoa (411,2), eta EAE da bigarrena (376,8). Zerrendan, ondoren daude Errioxa (366,8), Asturias (309,5), Balearrak (279,9) eta Kantabria (279,8).

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Zure interesekoa izan daiteke

HUETOR TAJAR (GRANADA), 06/02/2026.- Vecinos achican agua en Huétor Tájar (Granada), uno de los municipios andaluces especialmente afectados por la borrasca Leonardo. El presidente de la Junta de Andalucía, Juanma Moreno, ha afirmado este viernes que es posible que sea necesario ampliar el perímetro de evacuación tras el desalojo de la población de Grazalema (Cádiz) debido a los efectos del temporal, aunque la situación la determinarán los geólogos. EFE/ Miguel Ángel Molina
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marta ekaitzak alertapean jarri du Estatuko hego-mendebaldea, euriteak, elurra, haizea eta olatuak tarteko

Leonardo depresioaren kolpea jaso ostean, Andaluzian eta Extremaduran euria gogotik egiten jarraituko du. Gaztela eta Leon eta Galizia ere alertapean izango dira, zaparradengatik, elurragatik eta kostaldeko arriskuagatik. Era berean, Madrilen eta Gaztela-Mantxan hainbat ibaik gainezka egin dezaketela eta, alerta ezarri dute. Asturiasen, azkenik, San Juan de la Arena herriko kai-muturrean desagertutako emakume baten bila ari dira.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X