"Pandemia gizartearen osasun mentalean izaten ari da eragina"
Munduko Osasun Erakundearen arabera, lau pertsonatik batek osasun mentalaren arazoak izan edo izango ditu bere bizitzan zehar. Gure ongizatea guztion ardura den arren, gai hau, bere prebentzioa eta zaintzarekin zerikusia duten beste ekintza, terapia psikologikora joatea, adibidez, estigma bat dira.
Pandemiak larriagotu dituen osasun mentalaren arazoei aurre egiteko, Bizkaian lan egiten duen Avifes bezalako senideen eta gaixotasun mentala duten pertsonen elkarteak daude. Itziar Ceballos gerentearekin hitz egin dugu.
Familiarren eta gaixotasun mentala duten pertsonen elkarteek "ondoan" egotearen garrantziaz ohartarazi dute, pandemiak eragindako isolamendua pertsonen osasun mentala txartzen ari da. Nola eragin du?
Bizitzen ari garen pandemia egoera, dudarik gabe, eragin negatiboa izaten ari da gizartearen osasun mentalean, orokorrean. Beldurra, konfinamendua, ziurgabetasuna, bakardadea, murrizketa sozialak… Horiek estres, antsietate eta depresio egoerak areagotzea ekarri dute. Hori gure erakundera lehenengo aldiz etortzen ari diren pertsonengan ikusten dugu. Bizitzea egokitu zaizkigun egoera zailen beste ondorio bat da suizidio kasuak igo egin direla.
Hori horrela bada biztanleri orokorrean, imajinatu COVID-19a izaten ari den eragina gaixotasun mental larri bat dute pertsonen artean: sintomatologia positiboaren igoera (eldarniozko ideiak, obsesioak…) eta negatiboa (apatia, pasibotasuna, motibazio falta…), eta horrek isolamendua, krisiak eta ospitaleratzeak izateko aukerak eta depresioa eta antsietatea areagotzen ditu, intentsitate handiagoko zerbitzuak eskatuz.
Nola eragiten dio gure bizi estiloak, pandemiaz aparte, gure osasun mentalari? Zer egin dezakegu gure burua zaintzeko?
Denok gara kontziente bizi estilo osasuntsu batek gure ongizate fisikoan duen eraginaren garrantziaz, baina gutxi dira jakitun eta arduratzen dira gure ongizate emozionalean ere duen eraginaz.
Mundu guztiak osasun fisikoa zaindu behar dela barneratu duen bitartean, eta momentu oro kanpainetan ikusten dugu, osasun mentala ezkutatu egiten da, baina gure osasun mentalak ere zaintza behar du. Zentzu horretan ohitura osasuntsuak izan ditzakegu gure osasun mentalari dagokionez, eta lehen episodioei edo alarma seinaleei kasu egin.
Gure ongizate mentala zaintzeko aholkuak
- Elikadura eta lo ohitura osasuntsuak izan
- Ariketa fisikoa egin
- Drogarik ez hartu
- Alkohol gehiegi ez edan
- Nire buruarentzako eta maite dudan jendearekin egoteko denbora izatea
- Niretzat (eta ez besteentzat) atseginak diren ekintzak egin
- Helburu errealistak jarri
- Gertatzen zaidanaz eta sentitzen dudanaz hitz egiteko beldurrik ez izatea
- Oso garrantzitsua: beharrezkoa denean laguntza eskatzea
Ba al dago gizartean terapia psikologikoaren inguruko estigma bat, profesionalengana jotzeko erresistentzia eta behar dugunean jakiteko zailtasuna?
Naturaltasunez esaten egiten dugu gure inguruan bizkarrean mina daukadala eta fisioterapeutarekin hitzordua daukadala, dentistak azterketa bat egingo didala edo txekeo orokorra egingo didatela oso nekatuta nagoelako, baina oraindik ezkutatzen dugu triste nagoela, larri nabilela ala kezkatzen nauten ideiak ditudala, eta are gehiago arrazoi horiengatik psikologo batengana joatea. Aurreiritziek eta gizarteak osasun mentalaz duen estigmak, gaur egun, errealitatea eta laguntza beharra ukatzea dakarte. Horrela, antsietate edo depresio egoera arinak kronifikatu daitezke eta gaixotasun mental larriak bilakatu, hastapenetan ezkutatzeagatik eta laguntzarik ez ezkatzeagatik.
Zer behar dute familiek?
Familia batean osasun mentalaren arazoren bat agertzen denean, barne dinamikak eta sistema osoa kaltetzen dira. Kontuan izan behar dugu sendia dela laguntzarako eta babeserako zatirik oinarrizkoena, baina kasu hauetan familiak lagundu ahal izateko, lehenik, ondo egon behar du, eta inguruan geratzen ari dena ulertu. Osasun mentalarekin zerikusia daukan arazo bat daukan familia batek orientazioa, laguntza, informazioa eta formazioa behar ditu. Zentzu horretan, AVIFESek Familientzako Laguntza programa zabal eta anitz bat du, talde desberdinekin, eta gainera tailerrak eta hitzaldiak eskaintzen ditu, baita arreta psikologikoa egoerak eskatzen duenean.
Profesionalen ratio baxuaz ohartarazi duzue. Inbertsioa falta da?
Biztanleen artean osasun mentalak duen eraginari buruzko datuei erreparatuta (Bizkaian, 2015eko datuen arabera, gaixotasun mentalagatik desgaitasun ziurtagiri bat duten 14.000 pertsona daude), ez dago zalantzarik: osasun mentala lehentasuna izan behar da, prebentzioan, arazoa detektatzean eta sendatzeari ekitean. Zentzu horretan, noski, osasun gastua igo behar da, baina baita talde honen beharrei erantzuna ematen dieten baliabide sozialak ere, euren bizi proiektuak garatzen jarrai dezaten: laguntza duten etxebizitzak, eguneko zentroak, lana eta formazioa, bizitza independenterako laguntza, laguntza psikologikoa…
Datuak
- 4 pertsonatik 1ek osasun mentalaren arazoak izan edo izango ditu bere bizitzan zehar
- 2030erako patologia mota hauek desgaitasunen bat izateko kausa nagusien artean egongo dira
- Osakidetzako datuen arabera, bi egunean behin pertsona batek bere buruaz beste egiten du EAEn
- Gizonen % 9k eta emakumeen % 17k antsietate edo depresio sintomak dituzte
- 100.000 biztanleko 6 psikologia profesional daude, europar batezbestekotik behera (100.000ko 18)
- Fedeafes, buru gaixotasuna duten pertsona eta senide elkarteen Euskadiko federazioak, osasun mentalean inbertsioak egiteko "presazko" beharra gogorarazi die instituzioei, biztanleriaren beharrak asetzeko profesional eta baliabide nahikoa izateko
Zure interesekoa izan daiteke
Mugako kontrolak altxatu ezean, neurriak hartuko dituela ohartarazi dio Espainiako Gobernuak Italiari
Ceutan piztutako krisiaren harira, Schengen eremua kendu eta mugetan kontrolak egiteari ekin zion abuztuaren 1ean Meloniren gobernuak. Bien bitartean, Gazteria eta Haurtzaro Ministerioak jakinarazi du “aste gutxiren buruan” hasiko direla hiri autonomora heldutako 1.342 adingabeak erkidegoen artean banatzen.
'Atyla' itsasontzi historikoan sartuko gara, 'Game of Thrones'en unibertsoko targaryendarren ontzian
Ontzia 1980a eta 1984a bitartean egin zuten Lekeition (Bizkaia), artisau moduan, pinu, haritz eta iroko egurra erabiliz. Itsasontzia Donostiako portuko kaian bisitatu ahalko da asteburu honetan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.
EITBk zuzenean eskainiko du abuztuko eguzki eklipse historikoa, hainbat seinale eta bi globo estratosferiko baliatuz
Saio berezia 19:30etik aurrera izango da ikusgai ETBn, ETB ONen eta ORAINen. Horrez gain, EITBk Eklipse Gaua antolatu du Donostiako Saguesen: eklipsea zuzenean ikusteko pantailak, musika eta behaketa modu seguruan egiteko betaurrekoak izango dira bertan.
Luciaren amesgaiztoa Bilbon: pisu "perfektua" alokatu, eta hiru egunen buruan, maula baten biktima dela konturatu
Bi seme-alaba dituen venezuelar batek 2.000 euro ordaindu ditu Deustun alokairuko etxebizitza batengatik, baina etxea apartamentu turistiko bat da berez. Iruzurgileak gutxienez 10 pertsonari alokatu die, tartean Luciari berari. Biktima horrekin mintzatu da EITB.
Zeledon Txikik eta Edurnek giro aparta sortu dute Andre Maria Zuriaren plazan, Txikien Egunean
Ekain Gonzalez eta Haizea Lauzurica izan dira Zeledon Txikiren eta Edurneren jaitsieraren protagonistak, Gasteizko jaietako haurrek gehien espero duten ekitaldietako batean.
Kerman Villateren familiak gezurtatu egin du Gasteizko Udalak barne ikerketa egin izana
Gasteizko Mitika diskotekako atezain baten kolpe baten ondorioz hildako gaztearen familiak Maider Etxebarria alkatearen adierazpenei erantzun die, eta esan du Udalak ez duela inoiz ikerketa bat egin gertatutakoa argitzeko. Gainera, eskatutako dokumentazioa emateko eta justiziarekin elkarlanean aritzeko eskatu diote Udalari.
Ander Zubillagak omenaldia egin die Biescasko biktimei tragediaren 30. urteurrenean
Uholde batek Biescasko Las Nieves kanpina suntsitu zuen 1996ko abuztuaren 7an, Arasko sakanean bat-bateko ur-goraldi bat izan ondoren. 87 pertsona hil eta 187 zauritu ziren. Ander Zubillaga gitarrista tolosarrak 6 urte eskasekin bizi izan zuen tragedia hura.
Juan Sebastian Elkanoren lehorreratzea antzeztuko dute Getarian ostiral honetan
EITBk zuzenean emango du Orain.eus atarian, ETB1en eta ETB ONen, 16:45etik aurrera, lau urtean behin egiten den ekitaldi honen berri.
Zuzenean: Eklipsea Bardean
Abuztuaren 12ko 19:00etatik aurrera, eguzki-eklipse osoaren zuzeneko seinalea eskainiko dugu Bardeatik.
Zuzenean: Juan Sebastian Elkanoren lehorreratzea
Juan Sebastian Elkanoren lehorreratzearen antzezpena zuzenean Getariatik, 16:45etik aurrera.