Koronabirusa duela jakinarazi du Esparzak
Javier Esparza UPNko presidenteak eta Navarra Sumako eledunak COVID-19a duela iragarri du, Twitter bidez zabaldu duen mezu baten bidez. "Onik" dagoela eta "birusak uzten badio" datozen egunotan etxetik lan egingo duela idatzi du txioan.
Hain zuzen, Nafarroako egoera epidemiologikoa kinka larrian dagoenean kutsatu da Esparza ere. Azken hiru egunetan 400 kasu berri baino gehiago atzeman dituzte Foru Erkidegoan eta atzokoak izan ziren, gainera, okerrenak: 463 positibo atzeman zituzten eta PCRetako positibo tasa % 17,9ra igo zen. Kasu berrien gehiengoa Iruñean eta eskualdean atzeman zuten (positibo berrien % 61): Iruñeak, adibidez, 100.000 biztanleko 700 kasu inguruko intzidentzia tasa du.
Horren aurrean, Nafarroako Gobernuak asteburu luze honetan "autokonfinatzeko" eskatu zien herritarrei. Honela egin zuen eskaria, ia erregua, Carlos Artundo Nafarroako Gobernuko Osasun zuzendari nagusia: "Hiru egun daramatzagu kasu kopuru altua izaten Nafarroan, 400dik gora gabiltza, eta bistakoa denez, kopuru hori jaitsi beharra daukagu, azkar batean, osasun sistema, ekonomia, etorkizuna... baldintzatu baino lehen. Horregatik, asteburu lasaia igarotzeko eskatzen dizuet, ia autokonfinatuta egotea, alegia. Gauza asko egin daitezke: irakurri, musika entzun, familiarekin egon, parke zein mendi aldetik paseatu... baina, mesedez, mugikortasuna ahal den gehiena murriztuz. Garrantzitsuena bilerak ekiditea da, beste pertsonekin ez geratzea, bizi ez garen jendearekin ez egotea... Luzea izango den asteburu honetan, izan dezagun kontuan, eta mugatu ditzagun joan-etorriak, ea horrela kasuak gutxitzen hasten garen".
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak Trans Memoriaren Eguna izendatu du azaroaren 20a
Dekretua elkarte eta erakunde sozialekin lankidetzan egin da, besteak beste, Naizen, Errespetuz eta Loratuz Lotu elkarteekin. Besteak beste, aukeratutako dataren proposamenean eta adostasunean parte hartu dute.
Akusatutako irakaslearen ikasle ohia: "Guk ere lekuz kanpo zeuden iruzkinak entzun behar izan genituen 11-12 urte genituenean"
Oiartzungo Elizalde ikastetxean irakasle akusatuaren ikasle izan ziren hainbat emakume Gipuzkoako Probintzia Epaitegira hurbildu dira gaur biktimei babesa ematera. Horietako batek azaldu duenez, 11-12 urte zituztenean "iruzkin lizunak" egiten zizkien gizonak, eta epaiketan entzundakoaren aurka, ziurtartatu duenez, gizona bera zen gerturatzen zitzaiena eta "lekuz kanpoko iruzkinak" egiten zizkiena. Ikasgelan bideo pornoak jartzen zizkiela eta hitz-joko lizunak egiten zituela esan dute, eta "nazkagarria" eta "lotsagabea" zela.
Irungo institutu batean diruaren truke ikasleei sexu harremanak proposatzea leporatzen dioten irakasleak akusazioak ukatu ditu, eta lan jazarpena salatu du
Fiskaltzak 22 urteko kartzela zigorra eskatu du irakasle horrentzat, 13 eta 15 urteko hiru adingaberi diruaren zein oparien truke sexu harremanak izateko proposamenak egitea egotzita.
Epaileak Amaya Zabarteren kasua artxibatu du, jaurtigaia nork bota zuen egiaztatu ezin duelako
Donostiako epaileak behin-behinean artxibatu du 2024ko martxoan jasandako lesioagatik irekitako auzia, eta familiak helegitea aurkezteko aukera du orain.
Epailearen arabera, Estatuko administrazioarena zen El Bocaleko pasabidea mantentzearen ardura, eta ikerketapean jarri ditu Trantsizio Ekologikoko bi funtzionario
Epailearen ustez, Estatuko administrazioa da martxoaren 3an Santanderko hondartza horretan istripua izan zen pasabidearen "kontserbazio-egoera eta mantentzea egokia zela bermatzeko arduradun bakarra", eta pasabide horretako eta beste batzuetako lanak "amaitu gabe" daudela. Sei pertsona hil ziren eta bat larri zauritu zen, martxoaren 3an, itsaso ondoko pasabidea behera etorrita.
Alokairuen eskaintza, amilduta: Bilbon eta Donostian % 70 baino gehiago murriztu da
Iruñean alokairuen eskaintza % 47 jaitsi da, eta Gasteizen % 26, Idealistaren arabera. Bilbon, etxebizitza baten bila dabiltzanen lehiak % 864 egin du gora bost urtean.
Ordu aldaketa: Bueltan da udako ordutegia
Martxoaren 28tik (larunbata) 29ra (igandea) bitarteko goizaldean, 02:00etan ordua aldatu egin beharko da, eta 03:00ak izango dira. Atseden hartzeko ordubete gutxiago egongo da. Egungo ordutegi ereduarekin jarraitzeko beharrak eztabaida sortzen du, batez ere bi arrazoi garrantzitsu direla eta: Osasuna eta energia kostua.
Futbol arbitro neska batek salatu du irainak eta mehatxuak bota zizkiotela partida batean, Basaurin
Bizkaiko Futbol Federakundeko lehiaketa batzordea gaur elkartzekoa da gertatutakoa aztertzeko eta balizko neurriak aztertzeko. Basauriko futbol taldeko jokalariak, teknikariak eta zaleak barne, irainka hasi zitzaizkion, talde bisitariak berdinketa (3-3) lortu eta gero.
BI-30 errepidean izandako istripu batek auto-ilarak eragin ditu Txorierrin eta Arrontegin
Ezbeharra goizean goiz gertatu da Erandion, eta errei bat itxi behar izan dute Galdakaorako noranzkoan. Ilara luzeak sortu dira.
EHUk unibertsitate-komunitatean errespetua eta bizikidetza indartzeko protokolo bat bultzatuko du
Ekimenak bitartekotza, partaidetza eta sentsibilizazio-neurriak izango ditu, eta komunitate osoaren ekarpenak jasotzeko plataforma digital bat izango du oinarri.