Trafiko istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat oso larri zauritu da autoa errepidetik irtenda, Urkabustaizen (Araba)

Bere ibilgailua errepidetik atera da, eta barruan harrapatuta geratu da gidaria. Erreskatatua izan ondoren, ospitalera eraman dute, oso larri.
18:00 - 20:00
45 urteko gizon bat oso larri zauritu da autoa errepidetik aterata, Urkabustaizen

45 urteko gizon bat oso larri zauritu da Urkabustaizen (Araba), gidatzen ari zen autoa errepidetik irtenda, Segurtasun sailaren iturriek esan dutenez.

Istripua 18:20an izan da, igandean, A-2521 errepidean, Urkabustaizen, Gasteizko noranzkoan. Ibilgailua errepidetik irten da eta gidaria barruan harrapatuta geratu da.

Erreskatatua izan ondoren, gizona ospitalera eraman dute anbulantzia batean, oso larri.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X