Mendabiako bi bizilagun atxilotu dituzte Logroñon lau lapurretaren ustezko egile gisa
Polizia Nazionalak Mendabiako (Nafarroa) bi bizilagun atxilotu ditu, Logroñoko supermerkatu txikietan lau lapurreta egin izana egotzita; guztira 3.000 euro eraman zituzten.
Maria Marrodan Espainiako Gobernuak Errioxan duen ordezkariak, Jesus Herranz Espainiako Poliziaren Errioxako buruak eta Carlos Martin Polizia Judizialaren Brigadako buruak lagunduta, "Laurel eta Hardy" operazioa aurkeztu dute astearte honetan, prentsaurreko batean.
Atxilotuen itxuran oinarrituta, bata handia eta bestea argalagoa, (horregatik jarri zion izen hori operazioari Polizia Nazionalak). Atxilotuak Mendabiako bi bizilagun dira, 56 eta 53 urtekoak, eta nekazaritza-lanetan aritzen ziren. ia harremanik ez zuten elkarrekin, horien esanetan.
Operazioa joan den asteartean, urriak 6, amaitu zen. Ikerketaren ardura zuten agenteek bosgarren lapurreta bat zapuztu zutenean Pradejonen (Errioxa) eta ustezko lapurrak atxilotuta, Gobernuaren ordezkariak zehaztu duenez.
Bi atxilotuak aske daude, epailearen esku utzi ostean, eta indarkeriaz eta larderiaz egindako lau lapurreta-delitu egotzi diete. Lapurretak egiteko, su-arma labur bat, aire konprimituko pistola bat eta zenbait arma zuri erabili zituzten.
Pistolarekin lapurreta
Marrodanek hitzetan, operazio hau Delinkuentzia Espezializatuaren eta Indarkeriaren Unitateko (UDEV) Ondarearen aurkako Delituen Taldeak abiatu zuen 2019ko maiatzean, Errioxako hiriburuan supermerkatu batean lapurreta egin ostean.
Erasotzaileetako bat supermerkatuko langile batengana joan zen, pistola eskuan zuela eta burua buru-beroki batez estalita. Langilea urduri jarri zen eta kutxa erregistratzailearen irekitzea eragotzi zion. Azkenean, ustezko lapurrak ihes egin zuen batere dirurik eraman gabe.
Herranzek arabera, ustezko gaizkileek beste hiru lapurreta egin dituzte aurtengo uztailean, abuztuan eta irailean Errioxako hiriburuko supermerkatu txikietan.
Ustezko lapurrek metodo bera erabiltzen zuten; kutxa bakarra irekita zuten establezimenduetara joaten ziren, langile bakarra zegoen lekuetara, 15:00ak eta 17:00ak bitartean, bezero gutxien zegoenean.
Lehenik eta behin, haietako bat supermerkatuan sartzen zen, balio txikiko erosketa bat egiten zuen, eta ordaintzeko garaian, langileak dirua uzteko kutxa irekitzen zuenean, bigarren lapurra joaten zen, eta hark pistolaz edo arma zuri batez mehatxu eginez eskatzen zion dirua.
Poliziako buru nagusiak aitortu du "oso harro" dagoela bere agenteek azken hilabeteetan egindako lanaz. Bestalde, Martinek esan du delitu bakoitzagatik bi eta bost urte arteko kartzela-zigorrak ezarriko dizkietela.
Zure interesekoa izan daiteke
Olatu zuri gorriak Iruñea hartu du
Txupinazoarekin, lehertu da festa Iruñean eta ez du atsedenik hartuko datorren uztailaren 14ra arte. Urteroko ohiturei, gaur beste protagonista bat batu zaie: beroa. Festazaleek 40 graduko tenperaturekin abiatu dituzte 2026ko sanferminak.
Antzuola eta Urretxu artean piztutako baso-sutea kontrolpean dago
Gipuzkoako hiru parketako suhiltzaileak aritu dira Antzuolan 13:45ak aldera deklaratutako sutea itzaltzen. Sugarrak ordu batzuk geroago kontrolatu dituzte.
Kontrolatu dute Imarkoainen piztutako sutea
Lizarra, Azkoien eta Tafallako suhiltzaile etxeetako brigadek 15:30ak aldera lortu dute sutea kontrolpeak hartzea. Guztira 80 hektarea baino gehiago erre dira baso eta, batez ere, laborantza artean.
ELAk arreta euskaraz bermatzeko eskatu dio Osakidetzari
Oraindik hizkuntza ez dakiten langileak euskalduntzeko plana aldarrikatu du sindikatuak Osakidetzaren Gasteizko egoitzan.
Lesakako sanferminak hasi dira
Txupinaren jaurtiketak eman die hasiera Lesakako San Fermin jaiei astelehen honetan, 12:00etan. Jai-egitarauak 50 kultura-, kirol- eta jolas-jarduera baino gehiago biltzen ditu, datozen 6 eguneton burutuko direnak. Gaita jotzaileen, musika-banden eta txarangen ohiko soinuek herriko kaleak alaituko dituzte uztailaren 11ra arte, larunbata.
Arrautza frijituak, txistorra eta zapi gorria: Hasi da festa Iruñean
Urtero bezala, ohiko hamaiketakoak izaten dira uztailaren 6ko goizean, festei hasiera emateko zain. Mokadu sendoak beti ere, hau izango baita seguraski, eguneko otordu bakarra.
40 ikasleri ez diete, kautelaz, USaPen Euskarako nota zenbatuko
Auzitegiek arrazoia ematen ez badiete kasuaren funtsari buruz, nota horiek kontuan hartuko dira azkenean.
Asiron eta Chivite: "Jendeak asko goza dezala, baina errespetuz"
Joseba Asiron Iruñeko alkateak eta Maria Chivite Nafarroako presidenteak 2026ko sanferminetara hurbiltzeko deia egin diete herritarrei, jaiez eta hiriaz gozatzeko, baina "beti errespetuz".
Txistulari eta Gaiteroen Bandak dantzan jarri du Iruñeko Udaletxe plaza
Gaur eguerdian Iruñeko Udaletxeko plaza bete duten milaka pertsonek Txistulari eta Gaitarien Bandaren doinuekin dantzan egin ahal izan dute.
3I/ATLAS izarrarteko kometa "Eguzkia baino askoz zaharragoa" dela ondorioztatu du astronomo talde batek
Aztarna kimiko espezifikoak neurtuz iritsi dira ondorio horretara, eta segur aski Eguzki sistematik kanpo sortu zela ere uste dute. Izarrarteko kometak eguzki sistemaren kanpoan sortu eta noizean behin eguzki sisteman sartzen diren izoztutako objektuak dira.