"Gutxien dutenak kolpatu ditu bortitzen pandemiak, gehienbat emakumeak"
Pobreak geroz eta pobreago, eta herritarren arteko aldeak geroz eta nabarmenago. Orain arteko krisi guztiek eragin dutena eragin du COVID-19aren pandemiak ere, baina, dituen ezaugarriengatik, inoiz baino agerikoago dira ondorio horiek.
Birusak munduko bazter guztiak astindu baditu ere, herritarren maila sozioekonomikoak zerikusia du pandemiari aurre egiteko moduarekin. Kolektibo zaurgarrienak ari dira kolperik bortitzena jasotzen, eta gobernuz kanpoko erakundeak kezkatuta daude, okerrena etortzeko dagoelakoan. Horregatik, berandu baino lehen, egiturazko arazo bati egiturazko erantzuna emateko eskatuko diete gaur erakundeei mundu osoan, Pobreziaren Aurkako Nazioarteko Eguna baita.
Milaka lagun aterako dira kalera, tartean, Gasteizen, pobrezia desagerrarazteko neurriak eskatzeko. Hainbat erlijiotako elkarteek deituta, elkarretaratzea egingo dute Aihotz plazan, 18:00etan; kandela bat piztuta, mundu justuago bat irudikatuko dute.
Osasun krisia lehertu eta martxoan alarma egoera ezarri zenetik, pobreziaren zenbakiak geroz eta gordinagoak dira, baita Euskal Herrian ere, eta horren lekuko zuzena da Caritas Gipuzkoa erakundea. Milaka lagunek jo dute euren atea azken hilabeteotan, laguntza eske. Hain zuzen, koronabirusaren pandemiaren ondorioz, %15-20 hazi da elkarte horretara jo dutenen kopurua.
Jose Emilio Lafuente Gipuzkoako Caritasen idazkaria da, eta, bere hitzetan, lurralde guztietan egin du gora eskariak. Pandemiaren bilakaera ikusita, datozen hilabeteak oso gogorrak izango direla aurreikusten du. "2008ko krisi ekonomikoren ondoren, suspertze fasean geundela ikusten ari ginen; azken bost urteotan gure elkartera laguntza eske etorri direnen kopuruak beheranzko joera zuen, eta hori positiboa zen guretzat. Baina datozen hilabeteak oso gogorrak izango direlakoan gaude", esan du.
Datuak aztertzen ari dira, eta, oraindik, zenbaki zehatzik eskuartean ez badute ere, "lehendik bazterkeria egoeran zeudenak are gehiago baztertuta" utzi ditu pandemiak, Lafuenteren arabera.
Errenta baxua duten emakumeak, kolektibo kolpatuena
Krisiaren atzaparretan, batez ere emakumeak erori dira, beste behin. Seme-alabak bere zaintzapean dituen emakumea, etorkina kasu gehienetan, eta ostalaritzan edo etxeko lanetan aritzen dena, kontratu finkorik gabe; hori da Gipuzkoako Caritasera hurbildu direnen argazkietako bat. "Zuten diru-iturri eskasa agortuta, aurrezteko inolako aukerarik ez dutenak iristen dira gurera". Gainera, kasu horietatik askok "ez dute paperik " eta "ondorioz, erakundeen laguntzetara jotzeko aukerarik ere ez".
Era berean, etxerik gabekoak dira krisiak bortitzen kolpatu dituen beste kolektiboa, eta horiengan ere arreta berezia jarri du Caritasek. "Baliabide ekonomikorik ez izateaz gain, aterperik ere ez dute, eta askok osasun arazo larriak dituzte", nabarmendu du Lafuentek. Horregatik, konfinamendua ezarri zen egunetik, "etxerik gabekoak artatzea izan da gure zeregin nagusietako bat".
Halere, euren burua laguntza eskatzera behartuta ikusi dutenen argazki berri bat ere ekarri du krisi honek. "Profila aldatu egin da, eta bertako familiak ari zaizkigu hurbiltzen, egoera oso zailetan daudenak: lanik gabe, aurrezkirik gabe eta irteera bilatu ezinda", gaineratu du.
Bakardadea, pandemian
Elikagaiak, arropa eta bizitzeko beste baliabideak banatzeaz gain, Caritasek badu beste erronka handi bat; behar duen orori, laguntza emozionala eta psikologikoa ematea, tartean, bakardadean bizi direnei.
Arazo hori ere areagotu egin du pandemiak, eta, adituen iritzian, osasun publikoaren mehatxuetako bat da bakardadea. Txarrari onena atera nahi horretan baina, Lafuentek argi-izpia ikusi du gaitzaren erdian: "sortu diren laguntza-sareak eta elkartasun-bideak". Bere ustez, itxialdian bakarrik zeudenei laguntzeko tokian-tokian sortutako taldeek "gizartearen alderik onena utzi dute agerian".
Beste muturrean, berriz, "pertsonen zaurgarritasuna" jarri du Lafuentek. "Pandemiak argi erakutsi digu pertsona baten zaurgarritasun maila zein larria izan daitekeen", gaineratu du. Horregatik, pertsona guztien bizi-baldintza duinen alde lanean jarraitzeko borondatea agertu du Gipuzkoako Caritasek, hori baita "elkartearen bokazioa eta oinarria".
Zure interesekoa izan daiteke
Akusatutako irakaslearen ikasle ohia: "Guk ere lekuz kanpo zeuden iruzkinak entzun behar izan genituen 11-12 urte genituenean"
Oiartzungo Elizalde ikastetxean irakasle akusatuaren ikasle izan ziren hainbat emakume Gipuzkoako Probintzia Epaitegira hurbildu dira gaur biktimei babesa ematera. Horietako batek azaldu duenez, 11-12 urte zituztenean "iruzkin lizunak" egiten zizkien gizonak, eta epaiketan entzundakoaren aurka, ziurtartatu duenez, gizona bera zen gerturatzen zitzaiena eta "lekuz kanpoko iruzkinak" egiten zizkiena. Ikasgelan bideo pornoak jartzen zizkiela eta hitz-joko lizunak egiten zituela esan dute, eta "nazkagarria" eta "lotsagabea" zela.
Irungo institutu batean diruaren truke ikasleei sexu harremanak proposatzea leporatzen dioten irakasleak akusazioak ukatu ditu, eta lan jazarpena salatu du
Fiskaltzak 22 urteko kartzela zigorra eskatu du irakasle horrentzat, 13 eta 15 urteko hiru adingaberi diruaren zein oparien truke sexu harremanak izateko proposamenak egitea egotzita.
Epaileak Amaya Zabarteren kasua artxibatu du, inpaktuaren jatorria egiaztatu ez duelako
Donostiako epaileak behin-behinean artxibatu du 2024ko martxoan jasandako lesioagatik irekitako auzia, eta familiak helegitea aurkezteko aukera du orain.
Epailearen arabera, Estatuko administrazioarena zen El Bocaleko pasabidea mantentzearen ardura, eta ikerketapean jarri ditu Trantsizio Ekologikoko bi funtzionario
Epailearen ustez, Estatuko administrazioa da martxoaren 3an Santanderko hondartza horretan istripua izan zen pasabidearen "kontserbazio-egoera eta mantentzea egokia bermatzeko arduradun bakarra", eta pasabide horretako eta beste batzuetako lanak "amaitu gabe" daudela. Sei pertsona hil ziren eta bat larri zauritu zen, martxoaren 3an, itsaso ondoko pasabidea behera etorrita.
Alokairuen eskaintza, amilduta: Bilbon eta Donostian % 70 baino gehiago murriztu da
Iruñean alokairuen eskaintza % 47 jaitsi da, eta Gasteizen % 26, Idealistaren arabera. Bilbon, etxebizitza baten bila dabiltzanen lehiak % 864 egin du gora bost urtean.
Ordu aldaketa: Bueltan da udako ordutegia
Martxoaren 28tik (larunbata) 29ra (igandea) bitarteko goizaldean, 02:00etan ordua aldatu egin beharko da, eta 03:00ak izango dira. Atseden hartzeko ordubete gutxiago egongo da. Egungo ordutegi ereduarekin jarraitzeko beharrak eztabaida sortzen du, batez ere bi arrazoi garrantzitsu direla eta: Osasuna eta energia kostua.
Futbol arbitro neska batek salatu du irainak eta mehatxuak bota zizkiotela partida batean, Basaurin
Bizkaiko Futbol Federakundeko lehiaketa batzordea gaur elkartzekoa da gertatutakoa aztertzeko eta balizko neurriak aztertzeko. Basauriko futbol taldeko jokalariak, teknikariak eta zaleak barne, irainka hasi zitzaizkion, talde bisitariak berdinketa (3-3) lortu eta gero.
BI-30 errepidean izandako istripu batek auto-ilarak eragin ditu Txorierrin eta Arrontegin
Ezbeharra goizean goiz gertatu da Erandion, eta errei bat itxi behar izan dute Galdakaorako noranzkoan. Ilara luzeak sortu dira.
EHUk unibertsitate-komunitatean errespetua eta bizikidetza indartzeko protokolo bat bultzatuko du
Ekimenak bitartekotza, partaidetza eta sentsibilizazio-neurriak izango ditu, eta komunitate osoaren ekarpenak jasotzeko plataforma digital bat izango du oinarri.
Albiste izango dira: Korrika zuzenean, krisi energetikoa eta Berdintasunerako Emakunde Saria
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.