EAE alerta maila altuan eta Nafarroa muturrekoan jarri nahi ditu Espainiako Gobernuak
Espainiako Osasun Ministerioak koronabirusaren pandemiari aurre egiteko proposatu duen zirriborroan EAE alerta maila altuan dago, bigarren alerta maila altuenean, muturreko egoeraren azpitik. Gorengo maila horretan Nafarroa dago.
Osasunaren Sistema Nazionaleko Lurraldearteko Kontseiluak onartu beharko du zirriborroa datorren asteazkenean, erkidegoek egindako aldaketekin.
Nafarroa Madrilekin, Gaztela Leonekin, Aragoikin eta Errioxarekin batera dago muturreko alerta mailan. Mailak zehazteko birusaren kutsatze kopuruak eta osasun zerbitzuen erabilera hartzen dituzte aintzat.
Hala eta guztiz ere, Osasun Ministerioaren zirriborroan azpimarratzen dute "indize bakar bat ez dela gai egoera epidemiologikoaren ikuspegi osoa emateko", eta indize horiek lurraldeen tamainaren eta herritarren ezaugarrien arabera aztertu behar direla.
Zirriborroa indarrean jarriz gero, bederatzi izango dira alerta maila altuetan egongo direnak (EAE, Nafarroa, Madril, Gaztela Leon, Aragoi, Errioxa, Gaztela Mantxa, Katalunia eta Murtzia), eta horiek izango dituzte murrizketa gogorrenak.
MURRIZKETAK 3. ALERTA MAILAN (ALTUA)
- Harreman sozialak: harreman sozialak ahal den guztia mugatzea bizikideetatik kanpo eta sei lagunetik gorako taldeetan.
- Lehentasunezko ordutegiak 70 urtetik gorakoentzat.
- Hiletak eta beilatotiak: gehienez 10 pertsona itxietan, eta 15 irekietan.
- Ezkontza tankerako ospakizunak: 10 pertsona gehienez leku itxietan, eta 15 irekietan. Banketeak eta koktelak debekatuta.
- Kultu zentroak: edukieraren % 30 eta debekatuta kantatzea.
- Jatetxeak: % 50eko edukiera terrazetan, eta barrualdea itxita.
- Bingoak, apustu etxeak, etab.: itxita.
- Adinekoen egoitzak: egoiliarrek ezingo dute atera, eta bisitak mugatuko dira.
- Eguneko zentroak: jarduerak bertan behera.
- Merkataritza lokalak: % 25eko edukiera.
- Garraio kolektiboa: % 30eko edukiera autobusetan, metroan, trenean eta hegazkinean.
- Mugikortasuna: erkidegotik ateratzeari edo bertan sartzeari mugak jartzea aztertuko da.
- Kultura, kirola eta ekitaldiak: % 25eko edukiera liburutegi, museo eta kirol eremuetan, profesionalak ez diren kirol ekitaldiak bertan behera, eta gazteen aisialdirako zentroen itxiera.
- Igerilekuak, hondartzak eta eskia: hondartzetan paseatu soilik, eta eski estazioak itxita.
- Hotelak eta erresidentziak: % 25eko edukiera eremu komunetan.
- Osasun publikoaren gaitasuna: % 30 indartzea gutxienez.
4. ALERTA MAILA (MUTURREKOA)
Zirriborroak ez du neurri zehatzik aurreikusten maila horretarako, baina esaten du 3. mailako murrizketez gain, "aparteko neurriak" hartuko direla, "egoera zehatz aztertu ostean, eta pertsonen mugikortasuna mugatzea, itxiera perimetralak edo bestelakoak" tarteko.
MURRIZKETAK 2. ALERTA MAILAN
- Harreman sozialak: sei pertsonako taldeak gehienez, eta 70 urtetik gorakoek lehentasunezko ordutegia izango dute.
- Beilatokiak eta hiletak: gehienez 15 pertsona leku itxietan.
- Ezkontzen tankerako ospakizunak: % 30eko edukiera, eta inoiz ez 35 pertsona baino gehiago.
- Kultu zentroak: % 50eko edukiera, eta debekatuta kantatzea.
- Jatetxeak: % 50eko edukiera terrazetan bi metroko distantziarekin, eta barruan ere % 50eko edukiera, baina 1,5 metroko distantziarekin.
- Bingoak, apustu etxeak, etab: % 50eko edukiera eta 1,5 metroko distantzia aulkitik aulkira.
- Adinekoen egoitzak: egoiliarren irteerak eta bisitak mugatzea.
- Merkataritza lokalak: % 50eko edukiera.
- Garraio kolektiboa: % 60ko edukiera autobusetan, metroan, trenean eta hegazkinean.
- Kultura, kirola eta ekitaldiak: % 50eko edukiera liburutegietan, museoetan, gazteen aisialdirako zentroetan eta kirol eremuetan. Profesionalak ez diren kirol ekitaldiak ikuslerik gabe.
- Igerilekuak, hondartzak eta eskia: % 50eko edukiera.
- Hotelak eta erresidentziak: % 50eko edukiera eremu komunetan.
- Osasun Publikoaren gaitasuna: % 20 eta 30 artean indartu.
MURRIZKETAK 1. MAILAKO ALERTAN
- Harreman sozialak: 10 pertsonatik gorako talderik ez.
- Beilatokiak eta hiletak: gehienez 25 pertsona leku itxietan.
- Ezkontzen tankerako ekitaldiak: % 50eko edukiera, eta inoiz ez 75 pertsona baino gehiago.
- Kultu zentroak: % 50eko edukiera.
- Jatetxeak: % 75eko edukiera terrazetan, bi metroko distantziarekin; eta % 75eko edukiera barruan, 1,5 metroko distantziarekin mahaien artean.
- Bingoak, apustu etxeak, etab: % 75eko edukiera, eta 1,5 metroko distantzia aulkien artean.
- Zaharren egoitzak: egoiliarren irteerak eta bisitak mugatu.
- Merkataritza lokalak: % 75eko edukiera.
- Garraio kolektiboa: ez dago edukiera mugarik.
- Kultura, kirola eta ekitaldiak: % 75eko edukiera liburutegietan, museoetan, gazteen aisialdirako guneetan eta kirol eremuetan.
- Igerilekuak, hondartzak eta eskia: % 75eko edukiera.
- Hotelak eta erresidentziak: % 75eko edukiera leku komunetan.
MAILA GUZTIETAN
- Erretzea debekatuta kalean segurtasun neurria zaindu ezin denean.
- Telelana sustatuko da.
- Parkeak eta aire libreko eremuak irekita prebentzio neurriekin, norbanakoen babeserako neurri egokiekin, eta alkohola kontsumitzea debekatuta.
- Garraio publikoa: maiztasuna handitzea jende gehien dabilen orduetan.
- Dantzalekuak eta gaueko aisialdiko lokalak, itxita.
- Hezkuntza zentroetan horientzat bereziki osatutako gida aplikatzen da, baina 3. alerta mailan hezkuntza erdipresentziala ezartzeko aukera aztertzea aholkatzen da.
Zure interesekoa izan daiteke
Musikenek "arretaz" ikertuko du harpa irakasle batek ikasleei emandako tratua
Musikeneko Zuzendaritzak "kaltetua izan daitekeen edonori" jakinarazi dio "zentroaren arreta osoa" izango duela, eta, horretarako, ikastetxeak "eskura dituen bideen bidez harremanetan jartzeko" eskatu du.
San Joan suak bertan behera utzi dituzte herri askotan, muturreko beroagatik
Nafarroako Gobernuak San Joan surik ez egiteko gomendatu du. Eusko Jaurlaritzak ez du gomendio orokorrik eman eta herri bakoitza bere erabakiak hartzen ari da. Hala, Iruñean, Barakaldon, Urretxun, Zumarragan, Sopelan, Berangon, Gernikan eta Muxikan, besteak beste, ez da surik piztuko.
EHUko errektoreak ohartarazi duenez, kalifikazioak "ezin dira presio sozial, politiko edo mediatikoagatik zehaztu"
Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak adierazi du kalifikazioak "ezin direla zehaztu presio sozial, politiko edo mediatikoagatik". Horrekin batera, USaPeko euskara azterketetan izandako zenbait notek eragindako polemikaren harira, esan du ikasleen eskubideak defendatzeak "ebaluazio-sistemaren inpendendentzia defendatzea" dakarrela.
Pedrosa sailburuak jakinarazi duenez, USaPeko euskara azterketan zeroen % 47 ebaluatzaile berak jarri zituen
Azterketa horretan jarritako 168 zeroetatik 108, 11. eta 12. epaimahaiek zuzendutako azterketei dagozkie; guztien % 64,3.
Berrikuspenaren ondoren, euskara azterketako zeroak murriztu egin dira, baina "igoera esanguratsurik gabe" kasu gehienetan
Unibertsitatera sartzeko proben behin betiko kalifikazioak argitaratu dituzte eta EHUko errektoreak balorazioa egin du: ebaluazio- eta berrikuspen-sistemaren alde egin du.
Haur-eskolak 13:00etan itxiko dira gaurtik aurrera, muturreko beroagatik
Haurreskolen Partzuergoak bere eskolak ohi baino goizago ixtea aurreratzea erabaki du, tenperatura altuak direla eta. Neurria datozen egunetan egongo da indarrean, kontrakoa erabaki arte.
Bi pertsona atxilotu dituzte Plentziako hondartzan, lapurretetan ari zirela eta udaltzainei erasotzeagatik
Halaber, Ertzaintza bi adingabe ikertzen ari da, igande honetan Plentziako hondartzan izandako gertakarietan parte hartu zutelakoan, hainbat lapurretarekin lotutako polizia-operazio batean.
1,1 milioi euro utzi ditu Primitivak Bilbon
Astarloa kaleko 3. zenbakian dagoen 11 zenbakia duen Loteria Administrazioan zigilatu zuen txartela asmatzaileak.
25 pertsona artatu dituzte EAEn igande honetan izandako tenperatura altuen ondorioz
16 eta 94 urte bitarteko pertsonak dira artatuak. Horietatik zortzi tokian bertan artatu dituzte sendagiria eman diete; beste 17ak, aldiz, anbulantzian eraman dituzte osasun zentroetara eta ospitalera, jarraipena egiteko, baina ez daude larri.
Mañeruko sutea egonkortu dute, eta pertsona bat eraman behar izan dute ospitalera kea arnastu duelako
Hainbat etxebizitza hustu behar izan dituzte Mañerun, eta A-12 errepidea bi orduz itxita egon da, pilatu den keagatik.