HEZKUNTZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bildarratzek dio lehentasuna hezkuntza presentziala dela oraindik ere

Hezkuntza sailburuak gogorarazi du ikasturtea hasi zenetik hori izan dela helburua, eta ahalegin eta baliabide guztiak jartzen ari direla ahalik eta denbora gehien iraun dezan.
Jokin Bildarratz, 2020rako Euskadiko ekoizpen zientifikoaren txostenaren aurkezpenean.
Jokin Bildarratz, 2020rako Euskadiko ekoizpen zientifikoaren txostenaren aurkezpenean. Argazkia: EFE

Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak adierazi duenez, ikasleak ikasgeletan egotea Gobernuaren apustua da oraindik ere, eta "ahalegina eta baliabideak" horretan jarri ditu, "ahalik eta denbora gehien" iraun dezan.

Zientziari buruzko txosten baten aurkezpenean, sailburuak hainbat galdera erantzun ditu EAEko ikastetxeetan, koronabirusaren pandemia dela eta, dagoen egoeraren inguruan.

Bildarratzek gogorarazi duenez, ikasturtea hasi zenetik, lehen helburua hezkuntza presentziala izatea izan da. "Alderdiek, ikastetxeek eta familiek aho batez adostutako akordio sozial bat badago, presentzialtasunaren alde lan egin behar dugu, eta beharrezkoak diren baliabideak eta esfortzua jarri behar ditugu, eta horretan ari gara", esan du.

Unibertsitateen kasuan, hiru euskal unibertsitateek egoerari erantzuteko plan bat helarazi diete: "agerikoa da egunetik egunera egoera zailtzen ari dela, baina, era berean, argi dago ikastetxeak ikasleak egon daitezkeen gune seguruenetako bat direla".

Eskola presentzialen aldeko apustua egiteko beste arrazoi bat, sailburuaren esanetan, ondorengoa da: hezkuntzak "lasaitasuna ematen dio gizarteari. Kontziliaziorako aukerak ematen dizkiegu familiei, eta seme-alabak zentroan daudela dakitenean lasaiago egoten dira ".

Hezkuntza-komunitatearen lana eskertu du

"Ikasturtea hasi genuenean ez genekien nola erantzungo zuten ikastetxeek, eta guztiontzat sorpresa positiboa izan da bilakaera. Benetan eskertu nahi dut hezkuntza komunitate osoaren lana, batez ere zuzendari eta irakasleena, eta ikasleak ikastetxeetan egon ahal izateko egindako ahalegin handia ", azpimarratu du.

Praktiken alorra ere beste arrazoi bat dela nabarmendu du. "Otxarkoagako prestakuntza zentroan egon berri naiz. Ikasle horientzat, unibertsitarioentzat bezala, praktikak beharrezkoak dira, eta ikasle horiek guztiak etxean utziko bagenitu, arazo bat izango litzateke ".

Bestalde, sailburuak ez ditu PSOEk, Podemosek eta ERCk hezkuntza lege berrirako egindako itunaren xehetasunak azaldu, eta gaztelania komunikazio-hizkuntza ez izateko erabakiari buruz ere ez du hitz egin nahi izan, baina itunak "beti" positiboak direla gaineratu du.

EAEn, sailburuak gogorarazi duenez, "gurasoek eredua aukeratzeko askatasuna dute. Badago aukera bat, D eredua, ikasleen % 80 baino gehiago dauden eredua, hain zuzen ere. Guri dagokigu alderdiekin eta hezkuntza-komunitatearekin lan egitea, hori ere mahai gainean egongo den dokumentu bat adosteko eta hezkuntza-ereduei buruz hausnartzeko ".

"Herri gisa uzten gaituzten guztia egingo dugu, gure errealitate linguistikotik hezkuntza kalitate hobeari heldu ahal izateko", gaineratu du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Akusatutako irakaslearen ikasle ohia: "Guk ere lekuz kanpo zeuden iruzkinak entzun behar izan genituen 11-12 urte genituenean"

Oiartzungo Elizalde ikastetxean irakasle akusatuaren ikasle izan ziren hainbat emakume Gipuzkoako Probintzia Epaitegira hurbildu dira gaur biktimei babesa ematera. Horietako batek azaldu duenez, 11-12 urte zituztenean "iruzkin lizunak" egiten zizkien gizonak, eta epaiketan entzundakoaren aurka, ziurtartatu duenez, gizona bera zen gerturatzen zitzaiena eta "lekuz kanpoko iruzkinak" egiten zizkiena. Ikasgelan bideo pornoak jartzen zizkiela eta hitz-joko lizunak egiten zituela esan dute, eta "nazkagarria" eta "lotsagabea" zela.  

Precinto policial para impedir el paso en la pasarela de la senda costera de Cabo Mayor a la playa de La Maruca, en Santander, que siempre ha tenido 'fama', no solo por el número de vecinos y turistas que la pasean diariamente, sino porque generó la constitución de dos plataformas para su ejecución sostenible, dos proyectos inacabados y, por desgracia, un final trágico el pasado martes. cuando tras el derrumbe este martes de la estructura de madera de EL Bocal de dicha senda lo que provocaó la muerte de cinco jóvenes, otra está desaparecida y una séptima de encuentra ingresada en la UCI del hospital de Valdecilla. EFE/ Celia Agüero Pereda
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Epailearen arabera, Estatuko administrazioarena zen El Bocaleko pasabidea mantentzearen ardura, eta ikerketapean jarri ditu Trantsizio Ekologikoko bi funtzionario

Epailearen ustez, Estatuko administrazioa da martxoaren 3an Santanderko hondartza horretan istripua izan zen pasabidearen "kontserbazio-egoera eta mantentzea egokia zela bermatzeko arduradun bakarra", eta pasabide horretako eta beste batzuetako lanak "amaitu gabe" daudela. Sei pertsona hil ziren eta bat larri zauritu zen, martxoaren 3an, itsaso ondoko pasabidea behera etorrita. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X