Osasuneko 4 profesionaletik 3k gezurtatu behar izan dituzte COVID-19aren buloak
Osasun langileen % 92,4k uste dute pandemiak koronabirusari buruzko bulo gehiago eragin dituela, eta lautik hiruk adierazi dute pazienteek albiste faltsuei buruz dituzten zalantzak argitu behar izan dituztela. WhatsApp da bulo hauen hedapenerako kanal nagusia, #SaludSinBulos Institutuak eta Doctoraliak egindako COVID-19 Osasuneko Buloen III. Azterketaren arabera.
Inkestari erantzun dioten 327 profesionalen % 44ren ustez, berehalako mezularitzako aplikazioa da COVID-19ari buruzko albiste faltsuak zabaltzeko bide nagusia. Ondoren, sare sozialak (% 35), telebista (% 8) eta Internet (% 7) kokatu dituzte.
#SaludSinBulos ekimearen koordinatzaile Carlos Mateosek azaldu duenez, COVID-19ak eragindako egoerak "aurrekaririk gabeko infodemia" ekarri du, "buloak gehiago eta azkarrago partekatu dira komunikazio digitaleko kanal guztien bidez". Mateosen arabera, konfinamenduaren lehen asteetan, #SaludSinBulos ekimenaren jarraitzaileen kontsultak ugaritu egin ziren, eta bigarren olatu honetan buloen gorakada atzeman dute.
Horrelako albiste faltsuak gizartean eragina izaten ari dira. Doktoraliaren sortzaile Frederic Llodachs doktorearen hitzetan, txertaketa-tasak behera egin du herrialde batzuetan, eta buloek osasun-sisteman izan dezaketen eraginaren beldur da.
Txostenaren emaitzak
Txostenaren arabera, formatu digitalak erabiltzen dira gehien buloak zabaltzeko. Fake news edo albiste faltsuak Interneteko artikuluen (% 33), bideo formatuen (% 17) eta argazki edo fotomuntaketen (% 13) bidez zabaltzen dira.
Espezialisten ustez, birusaren jatorria (% 55), txertoak (% 36) eta gaixotasunaren tratamendua (% 35) izan dira gezur gehien eragin dituzten gaiak.
Neurri txikiagoan, COVID-19aren prebentzioa, heriotza tasa, kutsatu eta sendatuen kopurua, eta gaixotasunaren sintomak hizpide zituzten albiste faltsuak aurkitu dituzte adituek.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salatzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrei gehien kezkatzen dien beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea edo minbizia hartzea.
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.
76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.
Dozenaka lagunek justizia eskatu dute Parisen hildako gazte tolosarrarentzat
"Justizia Dalianentzat" lelopean, Parisen hil zuten Tolosako bizilagunaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Martxoaren hasieran aurkitu zuten haren gorpua, Frantziako hiriburuko etxebizitza batean.
Bi gizon inputatu dituzte Artxandako hilketagatik, eta beste hiru krimen hura ezkutatzeagatik
2023ko abuztuan, gizonezko baten gorpua aurkitu zuten, zatituta eta erreta, maleta baten barruan, Artxandan dagoen abandonatutako eraikin batean.
Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz
Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.
Osakidetzako proba diagnostikoen irudiak ikusgai, Osasun Karpetaren bidez
Iaz, 592.888 herritarrek erabili zuten Osasun Karpeta eta 8,2 milioi sarbide izan zituen. Interesa dutenek irudietara sartzeko eskaera online egiteko aukera izango dute.
Eusko Jaurlaritzak 271 milioiko inbertsioa egingo du hezkuntza sistemaren eraldaketa digitala bultzatzeko
ADIMEN DIGITALA estrategiak software librean oinarritutako hezkuntza-plataforma propioa ahalbidetuko du, irakasleen prestakuntza digitala indartuko du eta euskarazko hezkuntza-edukiak sustatuko ditu.