Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Maskara kirurgikoaren prezioa 0,72 eurora jaitsi dute

Kontsumitzaileen elkarteak "adarjotzetzat" jo du Espainiako Gobernuak iragarritako beherapena, merkatuan 20 eta 50 zentimo arteko musukoak daudela azpimarratuta.
Pertsona bat farmazia batean maskara kirurgikoa erosten.
Pertsona bat farmazia batean maskara kirurgikoa erosten. Argazkia: EFE

Espainiako Gobernuak, Medikamentuen Prezioa aztertzeko Batzordean bidez, maskara kirurgikoaren prezioa % 25 murriztea erabaki du eta, ondorioz, aurrerantzean 0,72 euroko kostua izango du.

Osasun Ministerioak azaldu duenez, prezio berriak % 21eko BEZa dauka sartuta eta aldian-aldian aztertuko dute berriro eguneratu beharko balitz jakiteko.

Batzordek horrek berak erabaki zuen apirilean musuko kirurgikoaren gehienezko prezioa 0,96 euroan ezartzea.

Merkatuko prezioak aztertuta, prezio hori merkatzea adostu dute orain, lehiakortasuna bermatzeko eta pertsona guztiek maskara eskuratzeko aukera izan dezaten.

Bestalde, Facua kontsumitzaileen elkarteak "adarjotzetzat" hartu du Espainiako Gobernuak iragarritako beherapena, merkatuan 20 eta 50 zentimo arteko musukoak daudela ziurtatuta eta, beraz, prezio hori oraindik ere gehiegizkoa dela iritzita.  

Ildo horretan, gogora ekarri du pandemia aurretik enpresa-hornitzaile espainiarrek 3 eurotan saltzen zituztela maskara kirurgikoak.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X