Katalunian deseskalatze plana abiatuko dute tabernak hainbat baldintzarekin irekita
Osasun egoerak hobera egin duela eta, Kataluniako Gobernuak jakinarazi du datorren astelehenean jarriko duela martxan Irekiera Plana, koronabirusari aurre egiteko neurri murriztaileak arinduz.
Horrela, bada, astelehenetik aurrera tabernak eta jatetxeak 06:00etatik 21:30era irekitzea baimenduta egongo da, hainbat baldintza bete beharko badituzte ere: mahaietan gehienez lau pertsona elkartu ahalko dira, barruan edukiera % 30ekoa izango da eta bi metroko segurtasun-tartea errespetatzea derrigorrezkoa izango da.
Horrez gain, jarduera kulturalak berriro martxan jarriko dituzte. Zinema, antzoki eta kontzertuetarako saletan edukiera % 50ekoa izango da eta, edonola ere, ezingo dira 500 pertsona baino gehiago bildu. Liburutegietan, museoetan eta erakusketetan edukiera % 33tik % 50era handituko dute.
Kirol jardueratan ere aldaketak izango dira astelehenetik aurrera: aire zabaleko kirol instalazioak % 50eko edukierarekin irekiko dituzte; pabilioietan eta gimnasioetan, berriz, edukiera % 30ekoa izango da, aldagelak itxita egongo dira eta bertaratzeko hitzordua hartu beharko da.
Dendak itxita egongo dira eta 800 metro koadrotik gorako saltokietan gehienezko edukiera % 30ekoa izango da.
Halaber, datorren astetik aurrera posible izango da ekitaldi erlijiosoak eta ospakizun zibilak egitea, betiere gehienezko % 30eko edukierarik. Eskola kanpoko jarduerak ere martxan jarriko dituzte, baina gehienez sei ikasle elkartu ahalko dira.
Bestalde, lehen fase honetan hainbat neurri murriztaile indarrean egongo dira: sei pertsonatik gora biltzeko debekua, etxeratze-agindua, Kataluniaren itxiera perimetrala eta asteburuetan norbere udalerritik ateratzeko debekua.
Kataluniako Gobernuaren Irekiera Planak lau fase ditu eta fase bakoitza gutxienez 15 egunez egongo da indarrean. Pandemiaren bilakaera ona bada, normaltasuna berreskuratzeko egitasmoa bi hilabetetan gauzatuko litzateke, urtarrila erdialdean, hain zuzen ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.
Kanoikadak abiatuko du Donostiako Aste Nagusia larunbat honetan
Artillari nagusiak 19:00etan piztuko du metxa Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela emango dio hasiera zortzi eguneko jaiari. Guztira, 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta.