Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat espetxeratu dute bikotekide ohiari Durangaldean sexu erasoa egitea egotzita

Gizona goizaldean atxilotu dute Bilbon, biktimak sexu-harremanak izatera behartu zuela salatu ostean.
Indarkeria matxistaren aurkako protesta. Argazkia: Efe
Indarkeria matxistaren aurkako protesta. Argazkia: Efe

Ertzaintzak 49 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur goizaldean Bilbon bikotekide ohiaren sexu askatasunaren kontrako delitua leporatuta. Erasoa atzo arratsaldean izan zen, Durangaldean.

Epailearen aurrera eraman dute atxilotua gaur erdian, eta horrek espetxeratzeko agindua eman du.

Erasoa atzo arratsaldean izan zen biktimaren etxebizitzan, Durangaldeko herri batean. Horren ostean, biktimak salaketa jarri zuen Ertzaintzaren aurrean, bikotekide ohiak sexu harremanak izatera behar zuela eta.

Ertzaintzak ustezko erasotzailea eta delituaren zantzuak bilatzeko lanak jarri zituen abian. Susmagarria Bilbon aurkitu eta atxilotu dute goizaldean, eta eguerdian Durangoko epailearen esku utzi ostean, espetxeratu egin dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X